Artxiboen Nazioarteko Astearen karietara, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak herritar guztientzat bideratutako doako hainbat jarduera antolatu ditu. Artxiboen Nazioarteko Eguna ekainaren 9an ospatzen da, 1948an UNESCOren babespean Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zela ospatzeko. Efemeride hori Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak edo International Council of Archives (ICA) erakundeak aldarrikatu zuen 2008an, eta 2019an Artxiboen Nazioarteko Astea izenekoa aste osora zabaldu zen.
Ekainaren 3tik (astelehena) 9ra (igandea) burutuko den aurtengo Artxiboen Nazioarteko Astearen kanpainak #CiberArchivos du goiburu. 2023. urtearen amaieran ICA-ko 400 kide baino gehiagok eta sektoreko profesionalek hautatutako lelo horrek aurrerapen teknologikoek artxiboetan duten eraginari buruzko elkarrizketa birtualaren parte izatera gonbidatzen ditu artxiboetako eta dokumentu-kudeaketako profesionalak, bai eta antzeko erakunde eta sektoreak ere. Datuen boterea aprobetxatzean eta teknologia berriak erabiltzean, artxiboek gizarteei erabaki informatuak hartzeko, gardentasuna sustatzeko eta kultura-ondarea zaintzeko aukera ematen diete.
Ospakizun honen barruan antolatu den jardueretako bat kontzertu bat izanen da, non Luis Giménez (gitarra elektrikoa), Patxi Ugarte (ahotsa, gitarra, perkusioak) eta Jokin Zabalza (gitarra klasikoa eta baxua) hirukoteak Latinoamerikako musika errepertorio bat interpretatuko duen; horrela, bertaratutakoei Amerikako kontinentean barrena, Kubatik eta Mexikotik, Argentinaraino, “bidaiatzeko” gonbitea eginez.
Lekua: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko lorategi-patioa
Ordua: 12:00etan
Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.