Rock musika hirurogeiko hamarkadaren hasieran garatu egiten da Nafarroan, mendearen azken bi hamarkadetan gorenera iritsiz. Haren interpreteek lortu izan duten oihartzuna gure erkidegoko mugetatik aise haratago joan da.
Nafarroako rockaren ekarpen artistikoaren aberastasuna estatuko eta nazioarteko hedabideetako kritikarien bidez behin eta berriz goraipatua izateaz aparte, arrakasta masiboa izan du bere agertoki garrantzitsuenetako batzuetan.
Mugimendu artistiko eta soziologiko horri balioa eman nahi dion erakusketa hau kronologikoki hamarkadaka antolatuta dago.
Hirurogeiko hamarkadan, hazkunde- eta hedapenhamarkadan, hasi egiten da, hirurogeita hamarreko hamarkadan jarraituz, non Frankismoaren azken bosturtekoan eta Trantsizioko lehenengoan gertatutako aldaketa politiko eta sozialen ondorioz, gorabeherak izan ziren. Laurogeiko hamarkadan, Nafarroako gizartea astintzen zuten gertakari sozialekin zerikusia zuen bertako eszena berreskuratu zen. Erakusketa mendearen azken hamarkadaren errepasoarekin amaitzen da, non joerek eta taldeek garapen esponentziala adierazten duten.
Dozenaka oinarri-taldek osatutako piramideak goiko erpin bat du euskarri, non arrakasta handiena lortu duten taldeak aurkitzen diren. Horiek guztiek gure mugen barruan zein horietatik kanpo aintzatetsitako kalitate-marka ezaguna osatu dute. Belaunaldi berrien ibilbideak, beren diskoak grabatu eta gero, bide horretatik igaroko dira, nazioko zein nazioarteko birak eginez.
Erakusketa honetan beste estilo batzuk ere aipatu nahi izan ditugu, adibidez pop-a, jazz-a, egile-kanta, folk-a eta dantza-musika, herri musikako eremu zabalean rockarekin anaitasunezko lotura baitute.
Nafarroako rocka, nola ez, gure lurraldeko aniztasun soziologiko eta kulturalaren adierazgarri da.
Lekua: Areto Protogotikoa
Ordutegia: egunero 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, asteburuak eta jaiegunak barne.
Sarrera librea eta doakoa.