es | eu | en | fr

Karlos III.a Noblearen heriotzaren VI. mendeurrena

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

2025/05/21

Nafarroako errege Karlos III.a 1425eko irailaren 8an hil zela 600 urte betetzen direnean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak efemeride hori gogoratu nahi du jarduera-programa baten bidez, ez bakarrik errege horrek Nafarroako historian izan zuen eraginari balioa emateko eta Nafarroako erresumaren sendotzean eta haren kanpo-proiekzioan izan zuen funtsezko papera gogoratzeko eta aztertzeko, baizik eta, era berean, gure erkidegoaren historian figura horrek izan duen garrantzia belaunaldi berriei hurbiltzeko.

"Nafarroako Errege-Erreginak" hitzaldi-zikloa da programa osatzen duen jardueretako bat, zeinetan hainbat adituk erresumako lau errege handiren jarduna jorratuko baitute:

2025eko maiatzaren 21a, asteazkena

Sancho Garcés I, rey de Pamplona.

Hizlaria: Fermín Miranda García.

2025eko maiatzaren 28a, asteazkena

Sancho VI el Sabio, rey de Navarra.

Hizlaria: Luis Javier Fortún Pérez de Ciriza.

2025eko ekainaren 4a, asteazkena

Teobaldo I, rey de Navarra.

Hizlaria: Raquel García Arancón.

2025eko ekainaren 11, asteazkena

Juana II, reina de Navarra.

Hizlaria: Íñigo Mugueta Moreno.

Lekua: Areto Nagusia

Ordutegia: 19:00etan.

Parte hartzea librea eta doakoa da, lekua bete arte.