Nafarroako errege Karlos III.a 1425eko irailaren 8an hil zela 600 urte betetzen direnean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak efemeride hori gogoratu nahi du jarduera-programa baten bidez, ez bakarrik errege horrek Nafarroako historian izan zuen eraginari balioa emateko eta Nafarroako erresumaren sendotzean eta haren kanpo-proiekzioan izan zuen funtsezko papera gogoratzeko eta aztertzeko, baizik eta, era berean, gure erkidegoaren historian figura horrek izan duen garrantzia belaunaldi berriei hurbiltzeko.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Zaharberritze Tailerrera bisita gidatuak egitea da programa osatzen duen jardueretako bat. Bisita horretan, bertan lan egiten duten zaharberritzaileek Erdi Aroko dokumentuak nola berreskuratzen dituzten azalduko dute, bai eta dokumentuak lehengoratzeko prozesuan zer teknika aplikatzen diren ere, dokumentuek duten narriadura-motaren eta -mailaren arabera, eta dokumentu horiek behar bezala kontserbatzeko kontuan hartu beharreko gaiak azalduko dituzte ere bai.
Bisita horiek ekainaren 5ean, 12an eta 19an, guztiak ostegunak, izango dira, 12:00etan.
Parte hartzeko plaza erreserbatu beharko da 848 42 46 67 telefono zenbakira deituz, goizeko ordutegian.