"Erresumako Musika" bildumaren hirugarren liburukia argitaratu berri dela eta, Kultura Zuzendaritza Nagusiak kultur jardunaldi bat antolatu du, zeinetan Guillaume de Machauten figura azalduko baita, bi hitzaldi espezializaturen eta errezitaldi tematiko baten bidez, obraren ikertzaileen eskutik.
Guillaume de Machaut Erdi Aroko Europako musikako figura erreferentea da, monodiatik polifoniarako trantsizio- eta bilakaera-une garrantzitsuan musika-konposizioari egin zizkion ekarpenengatik. La misa de Notre Dame izeneko bere obrarik ezagunenaz gain, Machautek asko interpretatu diren fintasun handiko konposizio-errepertorio ugari ditu.
Ez dago Nafarroako Karlos II.a erregeari lotutako Machauten musika-lan zehatzik; baina baditugu hari berariaz eskainitako bi poesia-lan handi: Le confort d´ami eta Le jugement du Roi. Haien arteko harremana –liburu honetan luze eta zabal aztertzen dena– orain arte esandakoa baino estuagoa izan zen, non adiskidetasuna eta elkarrenganako konfiantza izan zituen ezaugarri, eta ez soilik jaun handi baten eta haren zerbitzariaren arteko konpromiso hutsa.
Argitalpen honen proposamenak egilearen zenbait obra ezagun eta orain arte gutxiago interpretatu diren beste hainbat uztartzen ditu, non lehen aipatutako bi obretako pasarteak errezitatzen diren. Helburua irakurlea eta entzulea edertasun handiko musika eta testuetara hurbiltzea da, Karlos II.a Evreuxekoaren nafar gortearen inguruan izan zen kultura-loraldi handiaren distira ikusarazten digutenak.
Egitaraua:
Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko areto nagusia.
Ordua: 18:00etan.
Sarrera librea eta doakoa leku guztiak bete arte.