es | eu | en | fr

Alfredo Sanzol dramagilea, 2024ko Vianako Printzea Kulturaren Saria

2024/04/29
Alfredo Sanzol dramagilea, 2024ko Vianako Printzea Kulturaren Saria

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak joan den ostiralean, apirilak 26, jakinarazi zuen Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluak Alfredo Sanzol proposatu duela 2024ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako, “dramaturgia garaikidearen erreferente ukaezina” izateagatik.

Sariaren epaimahaia, Kontseiluko kideek osatzen dutena, ostiral goizean bertan bildu zen Nafarroako Jauregian, sariaren 35. edizioko hautagaitza irabazlea erabakitzeko asmoz. Sari honen helburua da Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edota erakunde garrantzitsuek kulturaren edozein arlotan egindako lana aitortzea, horretarako sorkuntza, azterketa edo ikerketa edo haren sustapena edo bultzada tarteko izan duena.

Bi sarietarako proposatutako pertsonen izenak prentsaurreko batean jakinarazi ziren. Bertan, kontseilariarekin batera, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusi Ignacio Apezteguía eta Leire Ruiz Vianako Printzearen hautagaitza irabazlearen sustatzailea izan ziren.

Bere mintzaldian, Esnaola kontseilariak nabarmendu zuenez, “Sanzolek sari honek berez dituen balioak gorpuzten eta irudikatzen ditu”. Gainera, bere lurraldeari, hau da Nafarroari, lotutako antzerkigilea dela gaineratu zuen, “beti bere iruditerian daramana eta bere testuetan presente dago". "Bere irizpidea tokikoa unibertsalizatzea eta anekdota bat zerbait handiaren metafora bihurtzea baita”, nabarmendu zuen. Dramagile bat, “bizitzaren egiak, ekintzaren motibazioak eta gizakiaren mugikorrak aurkitzeko etengabeko irrikaz baina betiere egunerokotasunaren handitasuna bistatik galdu gabe ibili ohi dena”. Gainera, dramagilearen alderdi guztiak goraipatu zituen, eta saria Alfredo Sanzoli emateak “antzerkia eta, zehatzago esanda, antzerkigile eta antzerki-zuzendariaren papera kulturaren leku nabarmen batean jartzea” dakarrela adierazi zuen.

Fiteron, datorren ekainaren 29an, larunbata, izango da non Alfredo Sanzoli emango zaion saria, 20.000 euroko diru-hornidurarekin batera.

Alfredo Sanzol, antzerki-zuzendari eta dramagile

Alfredo Sanzolek 1988an hasi zuen bere ibilbide artistikoa Navarro Villoslada BHIko tailerrean. Hortik sortu zen, aurkeztutako hautagaitzaren arabera, “antzerkiaz maitemintzera iristeko aukera”.

Zuzenbidean Lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean eta Eszena Zuzendaritzan Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege Eskolan, gaur egun Zentro Dramatiko Nazionaleko zuzendaria da.

Risas y destrucción, Sí, pero no lo soy, Días estupendos, Delicadas, En la luna, Aventura, Cous-cous y churros, La calma mágica, La respiración, La ternura, La valentía eta El bar que se tragó a todos los españoles bezalako hainbat lan idatzi eta zuzendu ditu.

Antzerki-zuzendari gisa, beste klasikoen artean, Como los griegos, La importancia de llamarse Ernesto, Esperando a Godot, Macbeth, Luces de bohemia zuzendu eta egokitu ditu, eta berriki, asteburu honetan Gayarre Antzokian aurkeztu izan den La casa de Bernarda Alba. 2015ean ‘Teatro de la Ciudad’ proiektua sortu zuen Miguel del Arco eta Andrés Limarekin batera.

Estatuko eta nazioarteko erakunde, unibertsitate eta antzoki ezberdinetan ikastaroak eta tailerrak eman ditu. Bost aldiz jaso du Arte Eszenikoen Max saria. Beste sari asko ere jaso ditu, esaterako Antzerki Egile Onenaren Zeres Saria, Literatura Dramatikoaren Sari Nazionala, Valle-Inclán Antzerki Saria edo Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko programarekin aktiboki parte hartzen du. 2019an, bere dokumentazio profesionalaren lagin esanguratsu bat eman zion artxibo horri, geroago ekarpen gehiago eginez. Hala, bere funtsaren fasekako dohaintza hasi du, eta hura osatu egingo da bere sorkuntza-jarduera amaitzen denean.

Zerrendara itzuli