es | eu | en | fr

Almudena Lobón Dantzako Irakasle eta Koreografoaren Dohaintza

2019/03/11
Almudena Lobón Dantzako Irakasle eta Koreografoaren Dohaintza

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak dohaintzan jaso du Almudena Lobón dantzako irakasle eta koreografoaren funts profesionala, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartzeko xedez.

Jasotako dokumentazioa ondorengo dokumentuak biltzen ditu: egunkari zatiak, DVDak, kartelak, esku-programak, liburuxkak eta Concha Cilveti-ren  Acto 1 de La Sylphide eszenografiaren jatorrizko zirriborroak.

Jarduera osoko nortasuna denez, dohaintza faseetan egituratzen da. Hau lehendabizikoa da, zeinarekin Nafarroako Artxiboan Almudena Lobón Funtsa sortu den. Dohaintzako gainerako dokumentazioa pixkanaka sartzen joango da emaileak duen interesaren arabera eta bere jardueraren harira.

Dohaintzako akordioaren zehaztapenen arabera, Nafarroako Artxiboak ondarearen kontserbazio eta tratamendu teknikoa ziurtatzeaz gain, bere hedapena sustatzeko konpromisoa hartzen du, bitartekaritza kultural eta pedagogikoaren bidez, eta baita bere ikasketa sustatzeko ere.

Sendotasun profesionala gazteentzako prestakuntzaren zerbitzura

Almudena Lobón, Dantza Klasikoan tituluduna da Madrilgo Dantza Errege Kontserbatorioan. Zaragozako Ganbera Balletaren eta Ballet Liriko Nazionaleko balletaren kide izan da. María de Ávila irakasle handiaren ikaslea izan zen, zeinarekin dantza klasiko akademiko oso teknika fin bat ikasi zuen. Prestakuntza hori Errusiako estiloko kodeen asimilazioarekin aberastu zen, batetik, Kírov konpainiaren egonaldiari esker; bestetik, David Howard maisuaren irakaspenen fruituen ondorengo Ipar Amerikako ñabardura tipikoen bitartez.

1982an, dantzarien prestakuntzan aritzea erabaki zuen. Gauzak horrela, Iruñean, Almudena Lobón Dantza Eskola Profesionala sortu zuen. Bere lan pedagogikoa ikasleek estatuko eta nazioarteko lehiaketetan lortutako sarien bidez aintzatetsi dute; esate baterako, Lausanneko Gran Prix, Montepríncipe Sari Handia, Zaragoza-ren Dantzako Nazioarteko Lehiaketa edota Torrelavega-ren Dantzako Lehiaketa Nazionala, besteak beste. Klase magistralak ematera ere gonbidatu dute; adibidez, Madrilgo Dantza Errege Kontserbatorioan.

Bere jardueran zehar, Almudena Lobón-ek errepertorio klasikoko hainbat ballet jarri ditu eszenan bere bertsio osoan; besteak beste,  Coppelia, La Bayadére, eta El Lago de los Cisnes, Giselle, La Bella durmiente del bosque, Cinderella, Don Quijote, La Sylphide.

Bere lan koreografikoen artean hurrengoak irteten dira: Urte Berriko kontzertuetarako piezak Iruñeko Gayarre antzokian eta Baluarten, zuzeneko orkestrekin, opera eta zarzuelentzako muntaiak (Rigoletto, El asombro de Damasco, Los Pescadores de Perlas, etc.) eta Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu pedagogikoak (OPUS III Percussion Ensamble-ren batera, Kursaalean).

Prestakuntza akademikoaren osagarri gisa, Almudenak Almudena Lobón-eko gazte ballet-a sortu zuen 1999. urtean, ikasleentzako "praktiketako laborategia" delakoan. 2004an, konpainia profesionalizatu egin zen ALDANZA, Almudena Lobón Cía. de Danza sortuz. ALDANZA  dantza klasiko, neoklasiko eta garaikidearen artean mugitzen da.

2013. urtean Imposible Danza proiektuan parte hartzeko deitu zuten; hau da, Dantza Konpainia Nazionalaren antzineko dantzariak biltzen dituen formakuntza.

Bideoak

Almudena Lobón - Spot
15/05/2019

Zerrendara itzuli