Gaur, 2022ko martxoaren 30a, asteazkena, 20:00etan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian, “El teatro independiente en España” izeneko mahai-ingurua izango da. Hauxe da Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboak (AMAEN), Iruñeko Udalarekin eta Gayarre Antzokiarekin batera, El Lebrel Blanco Antzerki Taldearen 50. urteurreneko Kultur Elkarteak prestatutako zikloa antolatzen laguntzen duen bigarren jarduera. 1972ko otsailaren 5ean Gayarre antzokian egin zen antzerki-taldearen lehen emanaldiaren berrogeita hamar urteak oroitzea du helburu. Guillermo Heras eta Etelvino Vázquez hizlariak eta Víctor Iriarte moderatzailea izango dira bertan.
Guillermo Heras
Aktorea, antzerki-zuzendaria, antzerkigilea eta kultura-kudeatzailea
Tábano Taldearen (1974-1983) kide sortzailea
Joera Eszeniko Berrien Zentro Nazionaleko zuzendari ohia (1984-1993)
Alacanteko Egile Garaikideen Antzerki Espainiarraren Erakustaldiaren zuzendari ohia
1994ko Antzerki Sari Nazionala
Etelvino Vázquez
Aktorea eta antzerki zuzendaria
Grupo Caterva (1968-1977), Teatro Margen (1978-1984) eta Teatro del Norte (1985etik) taldeen sustatzailea.
El Lebrel Blancoko Antzoki Txikian programatutako bere Don Juan Tenorio ikonoklasta Caterva taldearekin (1977ko urtarrilak 6-9).
Bere ibilbide osoari eskainitako 2001eko Asturiasko Antzerki Saria
Víctor Iriarte
Kazetaria, antzerki-egilea eta kultura-kudeatzailea
2019ko Lope de Vega saria eta 2006ko Calderón de la Barca Antzerki Sari Nazionala
La colopenda historia del grupo de teatro El Lebrel Blanco lanaren egilea eta Patxi Larrainzar. Teatro de agitación liburuaren hitzaurre-egilea eta editorea.
Parte hartzea doakoa da, lekua bete arte.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak martxorako prestatu duen mikroerakusketa ikusteko aukera ere izango dute bertaratuek. Bertan, Lebrel Blanco Funtseko zenbait dokumentu garrantzitsu daude ikusgai, 2019an emandakoak, artxibo honetan gordetzeko.