es | eu | en | fr

Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko Atalak sarearen ekitaldiak

2021/06/04
Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko Atalak sarearen ekitaldiak

Atalak mugaz haraindiko proiektuaren helburua da sormen koreografiko garaikidea sustatzea, baita Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen esparruan sektoreko profesionalen arteko harremana eta interrelazioa ere, esperimentazio- eta ekoizpen-laborategien bidez. Halaber, bitartekaritza-jarduerak ere antolatzen ditu, sorkuntza-prozesu horiek guztiak lurraldearekin erlaziona daitezen, elkartutako erakundeen eta sareak sortzen dituen ekintzen bidez. Horretarako, sareko elkarlaneko egitura bat antolatzen du, gure Euroeskualdean dantza garaikidearen sektorearentzat aukerak sortzea helburu duena.

Atalak sareak dokumentazio eremu bat garatu du, dantzaren arloko dokumentazioa hainbat ikuspegitatik lantzen duten erakundeen arteko topaketak eta trukeak sustatzeko (dokumentuak idaztea, editatzea, kontserbatzea eta babestea, koreografiak sortzea eta ikertzea, artisten harrera, etab.). Arlo horretan parte hartzen duten bazkide gisa, AMAEN, Eresbil, Dantzagunea, Malandain Ballet Biarritz, Dantzaz eta Creative Paths topaketak egiten ari dira dantza-dokumentuak idatzi, editatu, antolatu eta gordetzeko jarraibideak eta protokoloak garatzeko.

Testuinguru horretan, eta Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Atalak sareak dokumentazioarekin zerikusia duten bi ekitaldi antolatu ditu: webinar formatuko sinposioa eta tailerra.

“Memoria eszenikoaren garrantzia” izeneko SINPOSIOA

Data: 2021eko ekainaren 9a

Ordua: 10:00-12:30.

Lekua: Zoom

Bilerako ID-a: 881 2833 1129

Sartzeko kodea: 710062

Parte-hartze irekia eta doakoa.

Inskripzioa: atalak@dantzaz.eus

Zer esan nahi du dokumentazioak sorkuntza-prozesuen barruan?

Nola lantzen dute dokumentazioa erakundeek?

Zertan datza memoria eszenikoaren garrantzia?

Sinposio honek dantzako eta dokumentazioko profesionalen eta erakundeen elkartzea proposatzen du, hainbat lan metodo azaltzeko eta artista eta erakundeen artean sinergia posibleak sortzeko dantzako dokumentazioari dagokionez.

Hainbat gonbidaturen aurkezpenekin hasiko da sinposioa, eta elkarrekin hitz egiteko eta eztabaidatzeko tartea izango da.

Partaideak:

  • Bertha Bermúdez (ATALAK Sarea)
  • Carmen Larraz (Dínamo Danza)
  • Elisa Arteta (Artista/Uharte Zentroa)
  • Itsaso Cano (ZUK Dance)
  • Becky Siegel (Tempomobile)
  • Joaquim Llansó (AMAEN)
  • Fernando Saenz de Ugarte (DANTZAZ)
  • Amalia Jiménez (DNA)

“Arte eszenikoak dokumentatzen” izeneko TAILERRA

Data: 2021eko ekainaren 12a

Ordua: 10:00-13:00

Lekua: Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa

(Alfonso XI Kalea, 2, 20100 Errenteria, Gipuzkoa)

Artxibo-dokumentazioaren eta arte-sorkuntzaren arteko sinergiek ekar dezaketen aberastasuna ulertzeko lantegi teoriko-praktikoa. Horretarako, artxiboko eta dokumentazioko adituek proposamen eta metodologia errazak azaldu eta erakutsiko dituzte arte eszenikoen dokumentaziorako, eta, aldi berean, sorkuntza-sektoreak bere prozesuak eta lanak dokumentatzerako orduan dituen konplexutasunak ulertu. Amaitzeko, Eresbilgo instalazioak bisitatzeko aurkera izango dute.

Inskripzioak: dantzagunea@gipuzkoa.eus

Plazak mugatuak dira eta heldu ahala esleitu egingo dira.

Zerrendara itzuli