1972ko otsailaren 5ean Gayarre antzokian egin zen El Lebrel Blanco antzerki-taldearen lehen antzezpenaren berrogeita hamar urteak ospatzeko, El Lebrel Blanco Antzerki Taldearen 50. urteurreneko Kultur Elkarteak egitarau zabala antolatu du Iruñeko Udalarekin, Gayarre Antzokiarekin eta Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboarekin elkarlanean.
18 urtetan zehar, El Lebrel Blancok 46 muntaia estreinatu zituen familientzat eta helduentzat. Horren ondorioz, arte eszenikoetarako ikusle berrien sortzaile eta erreferente bihurtu zen, Nafarroan izan zuen eraginagatik. Berrogeita hamargarren urteurren honen ospakizunaren helburua da nazio mailako ospea lortu zuen talde baten ondarea baloratzea.
Atzo, martxoaren 1a, asteartea, programatutako jardueren zikloari hasiera eman zitzaion, oroimenezko erakusketa baten inaugurazioarekin. Erakusketa hori Kondestable Civivoxean ikusi ahal izango da apirilaren 10era arte, igandea. Pedro Salaberrik diseinatu eta egin du erakusketa, eta Global Servicios Culturales enpresak, aldiz, ekoitzi. Taldearen ibilbidean zehar ibilbide historikoa eskaintzen du, testuak, datak, artxiboko irudiak eta datuak biltzen dituzten panelen bidez.
Berriz Gayarren
2020an, El Lebrel Blancoko kide ohien elkarte bat eratu zen, antzerki taldearen jaiotzaren 50. urteurrena ospatzeko. Ospakizun horretarako hasiera batean 2021. urtea aurreikusten zen, taldea 1971n jaio baitzen, baina pandemiak moteldu egin zuen aurreikusitako ekitaldien antolaketa eta abiaraztea, eta, beraz, berrogeita hamargarren urteurrena bere lehen lanaren estreinaldiarekin lotzea erabaki zen. Hori dela eta, ekitaldien artean ezin falta izan zen jaiotzen ikusi zituen Iruñeko antzokira itzultzeko prestaketa. Martxoaren 18, 19 eta 20an, Patxi Larrainzarren Navarra, sola o con leche muntaia antzeztuko da berriro Gayarre antzokian, Ignacio Arangurenen zuzendaritzapean. 1978an estreinatutako lan honek ia ehun emanaldi egin zituen Nafarroa osoan. Frontoiak, herriko zinemak, kasinoak, ikastetxe publikoak edo plazak izan ziren muntaia antzeztu zen zenbait eszenatoki. El Lebrel Blancok, Global Servicios Culturales lanarekin batera, ekoitzitako obrak oraingo honetan, Daniel Amatriain, Javier Chocarro, Pablo del Mundillo, Marta Juániz eta José María Asínek osatzen dute. Emanaldi bakoitzaren ostean ikusleekin topaketak izango dira, eta sarrerak dagoeneko salgai daude antzokiaren web orrian eta leihatiletan.
Gayarre izango da, halaber, apirilaren 6an, asteazkena, Ignacio Arangurenek zuzendutako En Pamplona nunca hay nada ikuskizuna aurkeztuko den agertokia, taldearen ibilbide osoan zehar bere ikuskizun arrakastatsuenen pasarte, abesti eta pasadizoen bitartez. Teatro Taldea Chácenan izango da oholtzan, Josune Iglesiasek zuzendua, El Lebrel Blancoko kideak, Javier Urtasunek (pianoa) eta Oberena Abesbatzak, Alfonso Ortizek zuzendua. Sarrera librea da, edukiera kontrolatzeko gonbidapenak jaso ondoren.
Liburua, mikroerakusketa eta mahai-ingurua
Beste ekitaldi bat Víctor Iriartek egindako eta Iruñeko Udalak argitaratutako La colopenda historia del grupo de teatro El Lebrel Blanco liburuaren aurkezpena da. Iruñeko Udalak omenaldiari eginiko ekarpena da. Argitalpena hilabete honen erdialdera aurkeztea aurreikusten da, data oraindik zehaztu gabe dagoen arren.
Garrantzitsua da, halaber, erakundeen arteko lankidetza Nafarroako Errege Artxibo Nagusiarekin; izan ere, Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko (AMAEN) programari taldearen funtsa eman zitzaion, antolatu, katalogatu eta herritarren eskura jartzeko: argazkiak, liburuak, kartelak, libretoak, soinu- eta ikus-entzunezko dokumentuak, etab. Gainera, Artxiboak martxoko mikroerakusketa El Lebrel Blancori eskainiko dio, non bere funtsean gordetzen duen dokumentaziorik nabarmenena erakutsiko duen. Saio horretan, halaber, “El teatro independiente en España” izeneko mahai-ingurua izango da ondorengo hizlariekin: Guillermo Heras eta Etelvino Vázquez, eta Víctor Iriarte, moderatzaile gisa.
Jardueren egutegia
Non: Civivox Kondestable
Noiz: Astelehenetik igandera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Non: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Beheko Galeria.
Noiz: Astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Non: Gayarre Antzokia
Noiz: 20:00etan (ostirala), 20:00etan (ostirala) eta 19:00etan (igandea).
Non: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusia
Noiz: 20:00etan.
Non: Gayarre Antzokia
Noiz: 20:00etan.