Filosofia eta musikaren inguruko hitzaldiak izango dira urrian Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, "Filosofiaren Hotsak", izenburupean, Jakiunde, Zientza, Arte eta Letren Akademiak antolatuta. Nafarroako Artxiboak sustatzen duen ‘Urria Artximusikala’ programarekin bat egiten duen ekimena, aurten hirugarren edizioa betetzen duen HOTSAK programaren baitan egingo da.
Teresa Catalán konpositoreak eta Igor Ijurra Iruñeko Orfeoiaren zuzendariak koordinatutako hitzaldi-zikloak musikak gizartean duen eragina aztertuko du.
Hitzaldien programa
Zikloa lau txostenek osatuko dute. Lehena urriaren 7an izango da non Javier Echeverría zientziaren filosofoa izango den hizlari. Honek “Erresonantzia filosofikoak. Covidemia adibide gisa” izenburuko hitzaldia emango du. Bigarrena urriaren 14an izango da, Tomás Marco konpositorearen eskutik, eta “Soinu-arrazoiaren kritika” izango du mintzagai.
Urriaren 21ean, Gotzon Arrizabalaga Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Metafisikako irakasleak hirugarrena eskainiko du, “Filosofoen ahotsa” izenburupean. Zikloa urriaren 28an amaituko da Víctor Gómez Pinekin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofiako katedradun emerituarekin, zeinek “Filosofiaren haurtzaroa” izango duen hizpide.
Zikloa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko ekitaldi aretoan eginen da, 19:00etan. Parte hartzea librea eta doakoa da, hitzaldiak egiteko unean indarrean dagoen araudiak jarduera mota horretarako ezarritako edukiera bete arte.