Ekainaren 1ean eta 8an, Víctor Gómez Pin filosofoak eta Tomás Marco konpositoreak hitzaldi bana eskainiko dituzte Filosofiaren hotsak zikloan, Jakiunderen HOTSAK/SONIDOS egitasmoaren baitan. Hitzaildiak urrian ziren eskaintzekoak, baina bertan behera gelditu ziren egoera epidemiologikoaren ondorioz.
"Filosofiaren haurtzaroko soinua", horixe izango da Víctor Gómez Pin, Jakiundeko kide eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia katedradun emerituak ekainaren 1ean, asteartez, arratsaldeko 19:00etan eskainiko duen hitzaldiaren izenburua.
Hitzaldian, Joniako kostaldean hasten den haurtzaro argitsu horretan, ingurune naturalaren itxuren ondoren ezkutatzen den printzipioa (edo printzipioak) zein den zehazteko borrokaldia izango da. Oinarri hori bilatzeko orduan, zentzumenek hauteman zitzaketen gauzak lehenetsi zituzten batzuek: sua, ura, airea, lurra...; beste batzuek, aldiz, zentzumenek hauteman ezin zuten zerbait hartu zuten azken errealitate fisikotzat: atomoak edo abstrakzioak, hutsune absolutua kasu. Bada, diatriba horien erdian, pentsalari-talde batek zerbait berezia egiten du: “matematikaren printzipioak izaki guztien printzipioak dira”. Nola hasi zen kontua? Ikusiko dugu musika funtsezkoa dela hor. Kondairetako batek dio Pitagorasek, fraguaren batean dagoela, yunkea entzuten duela mailu batek jo eta gero... Pitagorasen fragua mitiko horretan (musikako harreman akustikoen eta zenbaki-konbinazioen arteko lotura egiaztatzeko leku horretan), pitagorikoen konfiantza sortu zen, errealitate fisiko guztia kopuru batera murriztu daitekeelakoan, eta Aristoteles eta platoniko berantiarren arteko funtsezko eztabaida sortu zen, pentsamenduaren historia osoa zeharkatuko zuena.
Ekainaren 8an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Tomás Marcok "Soinu-arrazoiaren kritika" izeneko hitzaldia emango du. Bertan, soinua nahimenaren eraginez musika bihurtzen den efektu naturala dela azalduko du konpositoreak.
Soinu musikalaren eta ez-musikalaren arteko bereizketa soinuaren eta zarataren arteko borroka faltsu bihurtzen da, eta haren konponbidea egokitasuna baizik ezin da izan, hots, oinarrizkoan bateratzea.
Musika-soinuaren garapena denboraren eta espazioaren arteko presioaren ondorioz gertatzen da; izan ere, oroimenaren ariketa bat da eta borroka luzea dago musika euskarri erreproduzigarri batean finkatu ahal izateko, lehenik zeinu-idazketa gisa, gero musika-egitatea berez finkatzeko. Horregatik, arte musikalaren eta arte sonikoaren arteko eztabaida faltsua gertaera ontologiko hutsa da. Horregatik ere, tradizio pitagoriko luze baten arabera, musika (eta gainerako guztia) zenbaki gisa deskribatzeko, beharrezkoa da erro euklidianoa geometrikoki edo espazialki kontuan hartzea. Hortik ondorioztatzen da musika-egituren gaitasuna, hots, soinu-artea matematikoki mendetan zehar nola konparatu musika eta arkitektura, aurea proportziotik fraktalen erabilerara.
Musikaren adierazpen-gaitasuna ondorengo elementuekin du zerikusia: testuak erabiltzearekin edo ez erabiltzearekin, edertasunaren kontzeptuekin eta musikak kanpoko mundua deskribatzeko duen gaitasunari edo gaitasunik ezari buruzko eztabaidarekin. Ustezko musika deskribatzaile baten arazoak aldez aurreko informazioarekin eta aurrez pentsatutako egituren erabilerarekin lotuta daude. Eta ez bakarrik gure kulturan, baizik eta beste batzuetan.
Horrela, musikaren ekoizpenak arazo metafisiko eta ontologikoetara eramaten bagaitu, horien entzutea erabat barneratzen da psikologian eta etikan, eta, beraz, musika pentsamendu filosofikoaren sintesia da.
Tomás Marcoren hitzaldian hainbat adibide jarriko ditu entzungai hizlariak, hainbat beste kultura batzuetakoak, eta amaieran konfinamenduan konposatutako Sueño de la razón viral, para video y música electrónica lana aurkeztuko du.
Jakiundek antolatutako HOTSAK/SONIDOS egitasmoa eta Filosofiaren hotsak zikloa, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideek koordinatzen dute. Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailak babesten du eta Laboral Kutxa-ren eta Nafarroako Errege Artxiboaren lankidetza du.
Bi hitzaldiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian izango dira, 19:00etan.