es | eu | en | fr

Ideien Hotsak Iruñean

2021/10/01
Ideien Hotsak Iruñean

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak hitzaldi-ziklo berri bat hartuko du urrian, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatuta, “Ideien hotsak” izenburupean. Musikak gure gizartean duen eragina aztertzeko ekimena Hotsak/Sonidos programaren barruan kokatzen da eta bat dator Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboak (AMAEN) sustatutako “Udazken Artximusikala” programarekin, aurreko edizioetako "Urria Archimusical"-aren jarraitzailea.

Urriaren 6, 13, 20 eta 28an eskainiko diren lau hitzaldietan Pilar Ramos, Luis Ángel de Benito, Ramón Andrés eta Jacinto Torres Mulas hizlariak hitz egiten ariko dira hurrenez hurren, Musika eta Feminismoa, Musika eta Esanahia, Musika eta Mitologia eta Musika eta Masoneria gaietaz.

Jakiundeko kide diren Teresa Catalán konpositoreak eta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak koordinatutako zikloak, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren babesa eta Laboral Kutxaren lankidetza du.

Jendarteari zabalik dauden hitzaldiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:00etan.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Hitzaldi-egitarauaren liburuxka

Zerrendara itzuli