es | eu | en | fr

In Memoriam

2020/10/16
In Memoriam

Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan lan egiten dugunoi bihotzez hunkitu egin gaitu Ricardo Visusen heriotzak. Izan ere, pedagogo handia izateaz gain, internazionala den nafar tenorea, Nafarroako Gobernuari eman zion bere artxiboa 2019an, etorkizunari begira gorde nahi zituelako, nafarren hurrengo belaunaldiei legatu moduan uzteko, haren bizitzaren, ederki ezagutua izan zen ekarpenen ondorioz eta, oro har, haren nortasun oparoa islatzen duten beste hainbat elementuen lekukotzat.

Artxiboaren eta Ricardo Visusen arteko harremana 2018an hasi zen. Harrezkero, eta hil arte, harekin izan dugun harremana etengabea izan da, bere lanaren ezagutzan sakontzeko eta artxibo pertsonala eta profesionala jardunean dagoen maisuaren beharretara egokitzeko. Harreman honetan zehar, bere izaera ireki eta zintzoaren, bere eskuzabaltasunaren, Nafarroarekiko eta lagunekiko maitasunaren, bere ikasleei emandako laguntzaren, bizi-esperientziaren eta memoria zabalaren lekuko izan gara. Pribilegio handia.

Maisu eta lagun, betidanik musikaz eta Nafarroaz maitemindurik, goian bego.

Zerrendara itzuli