es | eu | en | fr

Iruñeko Ganbera Abesbatzak 2018ko Vianako Printzea Kulturaren Saria ezagutarazteko proiektua aurkezten du

2019/11/25
Iruñeko Ganbera Abesbatzak 2018ko Vianako Printzea Kulturaren Saria ezagutarazteko proiektua aurkezten du
Diska berriaren azala

Iruñeko Ganbera Abesbatzak, pasa den ostiralean, azaroak 22, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, “Añapse Erdam. XX. mendeko Espainiako Abesbatzen Musika” diska aurkeztu zuen. Lana 2018ko Vianako Printzea Kulturaren Saria ezagutzera emateko proiektua da. Abesbatzak eta Kultura eta Kirol Departamentuak lanaren grabaziorako hitzarmena sinatu zuten eta hala taldeak musikaren arloan duen esperientzia jaso du.

Lanaren aurkezpen ekitaldian Rebeca Esnaola, Kultura eta Kirol sailburuak eta David Galvez, saritutako erakundeko zuzendari artistikoak parte hartu zuten, eta diskoan jasotako obrekin kontzertu bat egin zuten.

Iruñeko Ganbera Abesbatzarentzat, proiektua "erakunde berezi bati emandako sari instituzional baten emaitza da, eta nortasun ezaugarri oso markatuak ditu; horien artean, haren soinua". "Diskoak, XXI. mendeko bigarren hamarkadan, Iruñeko Ganbera Abesbatza nola jotzen ari zen erakutsiko du".

Vianako Printzea Saria

Nafarroako Gobernuak 2018ko Vianako Printzea saria eman zion Iruñeko Ganbera Abesbatzari, 72 urteko lan jarraituagatik, herritarrekiko konpromisoagatik eta Foru Komunitatearen barruan eta kanpoan Nafarroaren irudia kultur potentzia gisa proiektatzeagatik.

Sariaren helburua erakunde sarituak bere ibilbidean oinarritu duen lanaren berri ematea da, eta, horretarako, 20.000 euro bideratu dira. Vianako Printzearen Kulturako Zuzendaritza Nagusia arduratzen da kalitatezko proiektu batean lan egiteaz, haren sorrera balioetsiko duena eta bere lanaren funtsezko alderdiak herritarrei jakinaraziko dizkiena.

Abesbatzaren ibilbidea

Iruñeko Ganbera Abesbatza 1946an sortu zen, eta hasiera-hasieratik, bere garaiko konpositoreei lotuta jardun du. Hasiera-hasieratik, nazioartean dauden abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetako batzuen sariak irabazi ditu; hala nola, Llangollenekoa eta Lillekoa, eta mundu osoko jaialdi eta kontzertu-aretoetara gonbidatu izan dute. Hauexek dira taldeak urteotan jaso dituen golardoetako batzuk: Lille, Aljer, Vincennes eta Argentinako San Nicolás hirietako Urrezko Dominak, Meritu Zibilaren Ordenaren Golardoa, Alfontso X.a Jakintsua Saria eta Laneko Merituaren Urrezko Domina.

Iruñeko Ganbera Abesbatza bere hiriaren eta Nafarroa osoaren enbaxadorea izan da. Haren errepertorioan, leku berezia izan du beti euskal-nafar musikarentzat, musika herrikoi tradizionalarentzat nahiz XIX. eta XX. mendeetako nafar konpositore ezagunek egindakoarentzat.

Abesbatzak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari eman zion bere dokumentu-funtsa 2019an, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan sartzeko.

Zerrendara itzuli