es | eu | en | fr

Jesús Echeverría konpositorearen dohaintza

2019/02/06
Jesús Echeverría konpositorearen dohaintza

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak dohaintzan jaso du Jesús Echeverría (Iruñea, 1963) konpositorearen funts profesionala, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartzeko xedez. Bertan, Nafarroako ondare dokumental musikalaren zati integral gisa gordeko da.

Jarduera handiko konpositorea denez, dohaintza faseetan egituratzen da. Lehenengoa, Nafarroako Artxiboan sortu berri den Jesús Echeverría funtsarekin, bere musika lanaren lagin esanguratsuaren dohaintza izan da. Gainerako ondarea konpositorearen borondatearen arabera ezarrita dagoen funtsean sartuko da, bere musika lanaren egile esanguratsua den jarduerarekin bat etorriz.

Zehazki, dohaintzan eman berri den dokumentazioa prestaketa materialak, ariketak, partiturak, koadernoak, eskuz programak, eskuizkribuak eta bere konposizio garrantzitsuenetako batzuekin lotutako grabaketek osatzen dute; besteak beste: Sonata para clarinete y piano (1985-1987), Ander (1985) y Elegía (1993), Ennea (1998), Estudio para piano. Microformas (1999), Diálogos (1999), Coplas (1999), Reflexiones (2000) eta Diverticello (2014).

Dohaintza akordioaren zehaztapenekin bat etorriz, ondarearen kontserbazioa eta tratamendu teknikoa bermatzeaz gain, Nafarroako Artxiboak bere hedapena sustatzeko konpromisoa hartzen du bitartekaritza kultural eta pedagogikoko jardueren bidez eta ikerketa zientifikoa bultzatzeko.

Konposizioari eta orkestra zuzendaritzari eskainitako bizitza

Jesús Echeverría Errioxako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari elkartua izan eta gero, eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa) analisiko irakaslea da.

23 urte zituela Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen, justu Vienako kontserbatorioan Julius Kalmarrekin orkestra-zuzendaritza ikasteko Gipuzkoako Aldundiaren ikasketarako dirulaguntza bat eskuratu zuenean. 1987an Londreseko Musikaren Errege Akademian sartu zen eta, bertan, orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Sir Colin Davis, Colin Metters, George Hurst, John Carewe eta Horst Neuman irakasleekin; gainera, aldi berean, South Hall Memorial Prize saria eskuratu zuen orkestra-zuzendaritzan. Londresen egon zenean Europako Sinfonia sortu zuen.

Konposizioa ikasi du Agustín González Acilu eta Francisco Escuderoren eskutik, baita izen handiko beste konpositore batzuekin ere, besteak beste, Tomás Marco, Javier Darias, Cristóbal Halffter eta Mauricio Sotelorekin.

Bere ibilbidean zehar, Jesús Echeverríak opera, zarzuela eta musika sinfoniko-korala zuzendu eta grabatu du Espainian, Polonian, Japonian, Letonian, Italian eta Suitzan. 1988an Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin harremana izaten hasi zuen eta urtebete geroago Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin debuta egin zuen. Ondoren, kolaborazio gehiago egingo zituen Espainiako eta nazioarteko hamaika orkestrarekin, adibidez Letoniako Orkestra Filarmonikoarekin eta Errusiako Orkestra Nazionalarekin.

Konpositore gisa egin duen lana hainbat sarirekin aitortu zaio. Horien artean Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak esleitu ziona haren INJUVE edizioetan 1998 eta 1999an konposizioaren arloan, Pablo Sorozábal Konposizioko Nazioarteko Saria urte horretan bertan, 1999an, Cuarteto de Cuerda Nº 2 – Tétares. Urte berean, bere Ennea III obrak Nafarroako Gobernuak ematen duen konposizio musikalaren lehenengo saria lortu zuen.

Azkenik, 2000. urtean konposizio musikaleko XVIII. Joaquín Turina Saria jaso zuen, Sevillako Udalak ematen duena, orkestra handirako bere Requiem Sine Verbis obrarekin, eta Alcoi Hiriaren Konsposizioko XV. Saria Coplas obrarekin.

Bideoak

Jesús Echeverría Jaime - Spot
05/04/2019

Zerrendara itzuli