es | eu | en | fr

Joaquín Luquiren funts dokumentala Nafarroako Artxiboan sartuko da

2025/03/11
Joaquín Luquiren funts dokumentala Nafarroako Artxiboan sartuko da

Joaquín Luqui musika kritikariaren familiak Nafarroako Artxiboari eman dio kazetariak bere jarduera profesionalean sortutako funts dokumentala, ondare hori antolatua, zabaldua eta balioztatua izan dadin.

Dokumentazio guztia Caparroson, musika kritikariaren jaioterrian, gorde izan da azken urteotan, baina Nafarroako Artxiboak dituen baldintza onenek, instalazio eta profesional espezialistei dagokienez, funtsaren lekualdatzea zehaztu dute, non Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan integratuko den.

Nafarroako Artxiboak dokumentazioaren kontserbazio-egoeraren diagnostikoa egingo du, funtsaren artxibo-tratamendurako prozesurik egokienak ezartzeko asmoz. “Bere bolumenagatik eta bere egoera zein den ikusita, dokumentazioaren identifikazioa lan konplexua izango dela aurreikusten dugu; hortaz, zaila da aurreratzea noiz izango duten kontsultatzeko aukera interesdunek. Antolaketa-prozesua luzea izango dela aurreikusten da”, ohartarazi dute Artxibotik. “Gure erreferentziazko funtsetako bat izatea espero dugu”, ondorioztatu dute.

Joaquín Luqui (Caparroso, 1948 - Madril, 2005) SER kateko "El Gran Musical" eta "Los 40 Principales" bezalako saioetan herrialdeko musika kritikaren figura enblematiko gisa finkatu zen. Bere estilo bereziak erreferente bihurtu zuen Espainiako musika eszenan, garai hartan oso ohikoa ez zen nazioarteko proiekzio nabarmenarekin. Bere aitorpenen artean ondorengoak nabarmentzen dira: 1998an Musika Programako Aurkezle Onenaren Ondas Saria, Urrezko Antena, Amigo Saria eta baita 1999an Nafarroako Gobernuak emandako Gazte Balioaren Saria ere.

Zerrendara itzuli