es | eu | en | fr

José Castel musikagile tuterarraren kontzertua Nafarroako Artxiboan

2021/10/22
José Castel musikagile tuterarraren kontzertua Nafarroako Artxiboan

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, Baluarte Fundazioarekin elkarlanean, Udazken Artximusikala programaren bigarren kontzertua aurkezten du. Kontzertua José Castel (1737-1807) tuterarrari eskainia izango da eta urriaren 27an, asteazkena, izango da, 19: 00etan.

Gonbidapena bildu ondoren sartu ahal izango da kontzertura, eta bezperatik egongo dira eskuragarri. Gehienez bi gonbidapen eskatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

José Castel

José Castel Tuterako Santa Maria Katedraleko kapera-maisua izan zen, kabildoak emandako baimenei esker. Madrilen tonadilla eszenikoen konpositore gisa ibilbide garrantzitsua egin zuen. Bere musika-ekoizpenak laurogei izenburu baino gehiago ditu, berrogeita hamar zarzuela eta tonadilla inguru, sinfoniak, oberturak, ganbara-musika edo teklarako musika barne. Castelen lanak arrakasta eta ospe handia izan zuen bere garaian, eta azken urteotan berreskuratzen ari dira.

Tuteran kapera maisu zela, Castelek bi ganbara musika bilduma argitaratu zituen Parisen, garai hartan oso ohikoa ez zena. Lehenengoa, Six duets pour deux violins izenekoa, 1775 inguruan argitaratu zena, eta Sei trio a duo violini é basso, 1785 inguruan, non bere izena Guisepe Castel bezala italiartua agertu zen.

Castel hirukotea

Kontzertua Tuterako konpositoreak egindako ganbara-musikako bildumetan oinarrituko da. Nafarroako Orkestra Sinfonikoko hiru musikarik, Nikola Takovek (biolina), Malen Aranzabalek (biolina) eta Carlos Frutuosok (biolentxeloa), 2017an osatutako Trio Castelek interpretatuko dituzte, José Castel konpositorearen obra zabaltzeko helburuarekin.

Zerrendara itzuli