Koldo Pastor musikagileak (Iruñea, 1947) duela gutxi bere funts pertsonala Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari eman dio, eta, era berean, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoaren artxiboaren zati izatera pasako da, bertan ikerketarako eta hedapen ekimenetarako xede izango da baita balioan jartzeko xede ere.
Koldo Pastor jarduera sortzailean murgilduta dabilen musikagile bat denez, dohaintza egiteko aukeratu duen formula faseetan artikulatzen da. Hain zuzen ere, lehen dohaintza hau bere musika-lanaren lagin esanguratsua da, partitura originalak paperez eta formatu digitalean osatuta daude, eta honen gain Koldo Pastor Funtsa sortu da.
Bere legatuaren gainerako zatia, berriz, Artxibora helduko da, segidan, konpositorearen borondatearen arabera, eta bere jarduera sortzaileak irauten duen bitartean.
Nafarroako Artxibora barneratu den Koldo Pastorren ondarea osatzen duen dokumentazioa, bere izena daraman Funtsa abian jartzen duena, Kantatzera nuazu eta Ametsean sortze-lanen jatorrizko paperezko partitura originalak eta ondorengo obren formatu digitaleko partiturak osatzen dute: Obertura sinfónica nº 1, Iru txantxak, Scherzo & Ragtime, Ama begira zazu, Amorosa, Aurora de San Fermín, Cinco bagatelas, Basajaunaren azken kantua, Baso alaia, Concierto para violonchelo y orquesta, Concierto para guitarra y orquesta, Concierto para saxo y banda, El rapto de Europa. Creta. Op. 6, Tríptico para Demetrio Romano, Denboraren zaurian, Eguzkilore, Elegía a Sarasate, Gaueko suite, Gizon bainiz, Gorritik betzerak, Lizarrako irudiak, Tarantela, Paisajes cretenses Op. 13, Pater dimitte Op. 16, Requiem por un extraño, Rondó fugado, Sax quartet nº1, Sinfonía nº 1 para banda, Sinfonietta concertante Op. 9, Sonata para flauta y piano Op. 14, Sonata para saxofón alto y piano, Tres pequeñas piezas (Canción, Mutildantza y Zortziko), Variaciones sobre un tema de Prokofiev, Suite nº1 para banda. Neguko bidaia (Viaje de invierno) eta Zazpiaren zazpi Op. 3.
Hasierako dohaintza lanaren testu mekanografiatua osatzen dute El método Martenot aplicado a la enseñanza de la Armonía (1994) eta 3 CD-ak. Don Fernando. In memoriam Fernando Remacha (2018), Iruñeako Taldea-Musikagileak / Grupo de Pamplona – compositores (1996) eta Sanférmico (1998).
Dohaintza-akordioaren zehaztapenekin bat etorriz, ondarearen kontserbazioa bermatzeko erantzukizunarekin batera, Nafarroako Artxiboak bere hedapena sustatzeko konpromisoa hartzen du, bai kultura- eta pedagogia-bitartekotza jardueren bidez, bai ikerketa zientifikoaren bidez.
Koldo Karmelo Pastor Arriazu 1947ko urtarrilaren 1ean jaio zen Iruñean. Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zuen bere musika-ikasketa, baina Kontrapuntu eta Fuga ikasketak Donostiako Kontserbatorio Nagusian amaitu zituen eta Armoniarenak eta Konposiziokoak, musika-Pedagogia eta Abesbatzaren Zuzendaritza Zaragozako Kontserbatorio Nagusian ikasi zituen. Bere formazio akademikoaren osagarri modura, musikaren konposizio eta soziologia ikasketak egin zituen Agustin González Azilu eta Ramon Barceren tamainako pertsonaiekin.
Izaera aberatsa duen musikaria, Koldo Pastor Iruñako Arte-Lagunen Paulino Otamendi Ganbera Taldearen sortzailea eta zuzendaria izan da, Iruñako Orfeoiaren zuzendaria, Iruñeko Ganbera Abesbatzako Erakundearen Zuzendari eta Iruñeko Behe-ahotsen Abesbatzako zuzendari izan da. Kontzertu ugari eskaini ditu hainbat talde instrumentalekin, hala nola La Pamplonesa Musika Banda, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Pablo Sarasate Kontserbatorioko Orkestra eta Banda edo ganbera taldeak, eta baita Nafarroako Gobernuak eta zenbait erakunde pribatuk babestutako eskola-kontzertuen zikloak ere.
Iruñeko Taldearen sortzaile eta kide bezala (Iruñako Taldea), Koldo Pastorrek XX. mendeko musika zabaltzeko hainbat kontzertu zikloen eta hitzaldien antolakuntzan parte hartu zuen, besteak beste, Donostian, 1987urtetik 1991urtera, urtero egin izan diren Euskal Musika Berriaren Jardunaldiak nabarmentzen dira.
Irakasle-jarduera zabalarekin, Koldo Pastorrek hamar urtetan zehar Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan irakasle gisa jardun du Orkestra espezialitatean eta ikastetxe horretako banda eta orkestra sinfonikoaren zuzendari gisa. Aldi berean, ikastaro ugari eman ditu musika-informatikoa eta Armoniaren pedagogiari buruzkoak, baita Nafarroako Gobernuak eta hainbat ikastetxek antolaturiko Abesbatza eta Instrumentu Multzoaren Zuzendaritza ere.
Koldo Pastorren lana hainbat estilo eta formatuetako kreazioz osatuta daude, besteak beste, kontzertuak, ganbera-musika, abesbatzako lanak, bandarako musika, balleteko musika eta zinemarako musika, La Pamplonesa edo Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bezalako taldeek estreinatu eta interpretatu dutenak, baita hainbat abesbatza, bakarlari eta ganbera-taldeek ere. Bere sorrera irrati eta telebistako hainbat hedabidetan zabaldu da, eta musikako argitaletxe garrantzitsuek argitaratu dute, hala nola, Real Musical eta CM Edizioak, eta argitalpenak hainbat diskoetxetan.
Koldo Pastorren ibilbide profesionala berrikustean, aipamen berezia merezi du bere lan berezia “El método Martenot aplicado a la enseñanza de la armonía” izenekoa, Estudios Vascos Eusko Ikaskuntzak Elkarteak (1994) argitaratutako lana pedagogia-musikalean espezializatua eta pedagogia musikaleko "OP.XXI (1997)" aldizkaria.
Koldo Pastor Arriazu - Spot
20/02/2019