Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, asteazken honetan, urriak 30, 18:00etan, sortzaileekin topaketa eta kontzertu bat hartuko ditu “Urria Artximusikal” zikloaren baitan. Ekitaldia Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa programaren baitan gauzatuko da.
"Artxiboa Musika da" kontzertuan Iruñeako Musikagileak taldearen eta Jesus Mª Echeverría konpositorearen lanak bildu dira. Topaketan Teresa Catalán, Jaime Berrade, Koldo Pastor eta Jesus Mª Echeverría izango dira.
Ondoren, 19:00etan, Quinteto Bortz taldeak Jesús Mª Echeverría-ren Cuatro movimientos para quinteto de viento (2002) eta Iruñeako Talde Musikagilearen El Rapto de Europa (1988) interpretatuko dituzte. Aipatutako azken obra Teresa Catalán-ek, Jaime Berradek, Patxi Larrañagak, Koldo Pastorrek eta J. Vicent Egeak sortu zuten. Quinteto Bortz taldea Roberto Casadok (flauta), Jose Luis Larraburuk (oboea), Jorge Nagorek (klarinetea), Alberto Chacobok (tronpa) eta Moises Irisarrik (fagota) osatzen dute.
Topaketa eta kontzertua Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren ekitaldi aretoan egiten dira. Gonbidapenak hilaren 29tik aurrera jaso daitezke, artxiboko bulegoetan.
Gainera, webgune honetako Multimedia/Zuzeneko erretransmisioak atalaren bidez eta Nafarroako Kulturaren Youtube kanalaren bidez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Urria Artximusikala 2019 zikloan kokatutako jarduera.
Urria Artximusikala 2019. Artxiboa Musika da
30/10/2019
18:00etan Konpositoreekin topaketa:
19:00etan kontzertua:
Interpretatzaileak: Quinteto Bortz
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian (Iruñea)