es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak antzezpen historikoa eskainiko du Gabonetan, txotxongiloekin

2019/12/16
Nafarroako Artxiboak antzezpen historikoa eskainiko du Gabonetan, txotxongiloekin

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, Gabonetan, txotxongilo-antzerkiaren "Titiristoria / Txotxongistoria" zikloa hasiko du. Bertan, Nafarroako ondare historiko nagusia zaintzen duen erakundearen eskutik eta espero daitekeen zehaztasun osoz, pertsonaia eta gertaera historiko aipagarrienetako batzuren kontakizunak emango dira. Horrela, txotxongiloen bidez, gure historiako figura garrantzitsuek izandako bizipenak eta emozioak helarazi nahi zaizkie haur eta familiei, eta gazteen gain ere antzinako erresumaren bilakaera historikoan garrantzi berezia izan zuten gertakariei buruzko interesa piztu nahi da, orainaldiko ikuspegi batetik.

Toda andrea, izaera handiko erregina

Txotxongiloen zikloa Tota erregina eta bere kortea Kordobako hirira bidean (edo erregina larritu batek zer egin ehar duen bere biloba tronuan ikusi ahal izateko) lanarekin hasiko da Gabonetan; Artxiboaren enkarguz Ventura Ruizek idatzita eta gidatuta, bertan, gainera, Arantza Ezkurdia, Silvia Iriarte eta Rosa Nagore aktore amateurrak eta Ventura Ruiz bera izango dira.

Antzezlana Erdi Aroan kokatzen da, penintsulako erresumak sortzen eta hedatzen hasi ziren urteetan, kristau erresumen arteko borrokak ohikoak zirenean Kordobako Kalifatoaren aurkako borrokak bezalakoak. Garaiko karisma handieneko pertsonaietako bat, Toda Aznarez (885-970) erregina-iruindarra izan zen, Abderraman III.a kalifaren odoleko izeba eta estratega ezaguna, zeinek odol itunak erabiltzeaz gain, bere sei alabek -bata zein bestea- errege eta noble kristau ezberdinekin edo eragin handiko musulmanekin izandako ezkontza erabili zuen, Iruñeko Erresumaren boterea sendotzeko eta bere ondorengoak tronuetan mantendu ahal izateko. Antzezlanean, publikoa Toda erreginak, bere biloba Antso Kraso Leongo Erresumako tronuan mantentzeko erabiliko zituen azpijokoen lekuko izango da, eta, horretarako, ez du zalantzarik izango Kordoba hiriraino doan bidea hartzeko, horrekin, bere leinuak, erresuma kristau guztien destinoak gobernatzen dituela ikusten badu.

Antzezpenak

Egunak: abenduak 23, 26 eta 27, 11:00etan (euskaraz) eta 12:00etan (gaztelaniaz)

Tokia: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren ekitaldi-aretoa

Iraupena: 30 minutu.

Sarrera: Doan.

Edukiera: 40 pertsona ordezkaritza bakoitzeko.

Gonbidapenak: abenduaren 18tik aurrera Artxiboan bertan jaso ahal izango dira, gehienez 4 gonbidapen pertsonako.

Bideoak

Txotxongistoria. Tota Erregina
11/01/2020

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Areto Nagusia

Zerrendara itzuli