es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak Artxiboen Nazioarteko Astea ospatuko du

2022/06/03
Nafarroako Artxiboak Artxiboen Nazioarteko Astea ospatuko du

1948an UNESCOren babespean Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu zela ospatzeko, ekainaren 9an Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzen da. “Artxiboa gara” da aurtengo Artxiboen Nazioarteko Astearen kanpainaren goiburua, eta ikerketaren, kulturaren, memoriaren eta gardentasunaren zerbitzura dauden erakunde horien balioa sustatzea du helburu.

Artxiboak herritarrei hurbiltzeko antolatu diren jardueren artean ate irekien jardunaldia eta ahots-musika barrokoaren kontzertua aurkitzen dira. Hauek, ekainaren 9an, ostegunean; hau da, Artxiboen Nazioarteko Egunean bertan ospatuko dira.

Bisita gidatuak

Ekainaren 9an, ostegunean, bisita gidatuak dituen ate irekien jardunaldia izango da. Jende guztiarentzat irekita dauden bisitak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira eguerdiko 12:00etan, artxiboko teknikarien eskutik. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek Rafael Moneok diseinatutako eraikina ezagutzeko aukera izango dute, bere jatorria Iruñeko Errege Jauregi bezala, bere egungo funtzioak, baita egunero egiten diren dokumentazioaren artxibatze eta zaharberritze lanak ere. Bisitara joan ahal izateko izena eman beharko da 848 42 46 67 telefonoan, astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian deituz.

Kontzertua

Argi Loa taldeak interpretatuko duen ahots-musika barrokoaren “Esnatu, Rubens!”  kontzertua izango da ekainaren 9an, 19:00etan. Taldearen interpreteak honako hauek izango dira: Isabel Señas, sopranoa, Mª José Alaña, mezzosopranoa, Malen Gironés, altu, Fernando Tamayo, tenorra eta Antonio Ustés, baxua. “Rubensen harira. Nafarroako Jauregiko tapizak” izeneko erakusketa jasotzen duen Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian izango da kontzertua. Hori dela eta, Pedro Pablo Rubensek bere prestakuntza-garaian entzun zezakeen musika birsortu nahi izan da, XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen hasieran Europako gorteetan interpretatzen ziren madrigalak bezala. Musika saioa hamabi musikagilek osatuko dute: Claudio Monteverdi, Francisco Guerrero, Thoinot Arbeau, Giovanni Gastoldi, Maddalena Casulana, Juan Vásquez, Adriano Banhieri eta Jacques Arcadelt.

Artxiboen Nazioarteko Asterako aurreikusitako ekitaldi guztiek sarrera librea eta doakoa dute. Edozein zalantza izanez gero, era guztietako iradokizunei erantzungo zaie 848 42 46 67 telefonoan.

Bideoak

Esnatu, Rubens! ArgiLoa taldeak interpretatutako ahots-musika barrokoaren kontzertua
09/06/2022

2022ko Artxiboen Nazioarteko Eguna

Zerrendara itzuli