es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak Dohaintzan Jaso du Alfredo Sanzol Zuzendari eta Antzerkigilearen Funts Dokumentala

2019/05/23
Nafarroako Artxiboak Dohaintzan Jaso du Alfredo Sanzol Zuzendari eta Antzerkigilearen Funts Dokumentala
Anotaciones y bocetos de Alfredo Sanzol, donados al archivo

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak dohaintzan jaso du Alfredo Sanzol zuzendari eta antzerkigile nafarraren legatuaren zati erakusgarri bat, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartzeko eta geroko zaintza eta zabalkunde lana egiteko. Funtsaren gainerakoa ondoz ondoko faseetan gehituz joango da, dohaintza-egilearen borondatearen arabera.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak parte hartu du aurkezpen ekitaldian, Alfredo Sanzolekin batera, eta dohaintza eskertu ondoren, emandako funtsen aberastasuna nabarmendu du. Ekitaldian izan da, halaber, Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuko zuzendari Joaquim Llansó.

Akordioan aurreikusi denez, Alfredo Sanzolek funtsak berregiteko eta jendaurrean ezagutzera emateko eskubideak ere eman ditu, esklusibitaterik gabe, bitartekaritza kulturaleko (erakusketak) nahiz pedagogia arloko jardueren bitartez publikoaren eskura jarri ahal izateko, baina eskubide horiek mugatuta gelditu dira azterketa, ikerketa nahiz irakaskuntza erabileretarako.

Bestetik, Nafarroako Nagusiak honako konpromiso hauek hartu ditu: dohaintzan emandako agirien kontsulta eta kopia bermatzea, Jabetza Intelektualari buruzko Legean ezarritakoaren arabera; egilearen eskubide moralak errespetatzea, dohaintzan emandako funtsen erabilera publiko guztietan “Alfredo Sanzol” Funtsari dagozkiola adieraziz eta horien autoretza aitortuz; funts dokumentalaren tratamendu artxibistikoa egitea eta herritarren eskura jartzea; eta dokumentazioa digitalizatzea kalitate handiko kopiak sortzeko.

Dohaintzaren edukia

Dohaintzan bildu da Alfredo Sanzolek antzerkigile eta antzerki-zuzendari gisa eta zuzendaritza-laguntzaile, zuzendarikide, egilekide eta jardueren antolatzaile bezala egindako lanei buruzko dokumentazioa.

- Lehenengo biei dagokienez (antzerkigilea eta antzerki-zuzendaria), lan hauen sorkuntza eta programazioari loturiko dokumentazioa bildu da:

Querría ser tú (2005)

Risas y destrucción (2005-2006)

Sí, pero no lo soy (2007-2008)

Días estupendos (2008-2010)

- Zuzendaritza-laguntzaile gisa egindako lanetatik, obra hauei buruzko dokumentazioa jaso da:

La voz humana (2005), antzerki lirikoa

Un enemigo del pueblo (2006-2007)

- Zuzendarikide gisa egindako lanen artean, hauexek sartu ditu dohaintzan:

Amores iguales (2006), irakurketa dramatizatuko formatuan

Divinas palabras (2006)

Avaricia, lujuria y muerte. La cabeza del Bautista (2009)

- Egilekide gisa, honako obra hauek bildu ditu emandako dohaintzan:

El gran atasco (2007-2008)

La carroza de plomo candente, que es un proyecto de puesta en escena.

Agiri motei dagokienez, gehienak prestaketa-lanetako materialak dira, koadernoak, libretak eta gai eta ideiei buruzko oharrak dituzten agiriak, eskuizkribuak eta bertsioak, zuzenketak, ohar solteak (bereziki, elkarrizketei buruzkoak), antzezlanen testuak eta jabetza intelektualaren erregistroari buruzko dokumentazioa.

Antolaketa eta ekoizpenaren arloan, honako material hauek aurkitzen ahal dira: libretoak, figuraziokoak barne; entseguetako libretoak, soinuko eta ikusentzunezkoetako libretoak eta errejidorearen libretoak, horietako asko eskuz idatzitako oharrekin; fitxa artistikoak eta teknikoak; prestaketarako testuak eta musika, hauek ere oharrez beteta; material inprimatuak; partiturak eta musika laburpenak; gidoiak; zuzendaritza liburuak; zuzendaritza proiektuaren testuak; kontratuak; aurrekontuak; eszenaratzeko proiektuak; eszenografiako zirriborroak; eta argazkiak, besteak beste. Antzezpenei dagokienez, dokumentazioan sartu dira esku-programak, publizitate materialak, kritikak eta prentsa-ebakinak, dosierrak, memorien zerrendak eta gutunak.

Dohaintzan, halaber, Alfredo Sanzolek antzezle gisa egindako lanaren aztarnak sartu dira. Zehazkiago esanda, 2007an Bordeleko Cervantes Institutuan antzeztutako Antonio Buero Vallejoren El sueño de la razón obrarenak: "Biblioteca Buero Vallejo" bildumako argitalpena, testu inprimatua, aukeratutako testuen zirriborroa eta Enric Benaventen eta Alfredo Sanzolen testuen zatiak.

Azkenik, Alfredo Sanzolek antolatzaile bezala egindako lana; zehazkiago esanda, 2004ko Valencia Escena Oberta Jaialdian izandako parte-hartzea, "Calleidoscopio", programari atxikitako kaleko ikuskizunak tarteko: antolaketa eta jaialdiari buruzko dokumentazioa, curriculumak, programak, argazkiak eta ikusentzunezkoak.

Alfredo Sanzolen ibilbidea

Sanzol Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, baina antzerkiarekiko lilurak bultzatuta, Eszena Zuzendariaren titulua lortu zuen Arte Dramatikoaren Errege Goi Eskolan.

Haren lanek publikoarekiko lotura berezia dute ezaugarri eta Estatuko agertoki nagusietan estreinatu dira. Kritikaren laudorio nagusiak Sanzolen lan hauek jaso dituzte Como los griegos, (1999an estreinatua eta 2000ko Max Sarietako hasi berrien ikuskizunik onenaren saria irabazi zuena), Risas y destrucción (en 2007), Sí, pero no lo soy (en 2008), La cabeza del Bautista eta Delicadas (biak 2009an estreinatutakoak), Días Estupendos (en 2010), En la Luna (en 2011), La importancia de llamarse Ernesto eta Aventura! (biak 2012koak), Esperando a Godot (en 2013), La calma mágica (en 2014), Edipo Rey (en 2015), La respiración (en 2016), La ternura, La valentía eta Luces de Bohemia (hirurak 2018an estreinatutakoak).

Alfredo Sanzolek idatzi eta zuzendutako bestelako testuen artean, haren biografoek honako hauek nabarmendu dituzte: Carrusel Palace (2000koa, Madrilgo Komunitateko Antzerki Laburraren Maratoiaren irabazle bihurtu zuena), Cous cous y churros (2001ekoa), Missing (2002ekoa), Móviles eta Cada seis días hay un domingo (biak 2003koak), Calleidoscopio (2004), Cómo levantar piedras sin hundirte en las aceras eta Querría ser tú (biak 2005ekoak).

Irakurketa dramatizatua (Nöel Renauderen Las cenizas y los farolillos) eta antzezlanak (Dario Foren El problema de los viejos) zuzendu ditu eta zuzendaritzako laguntzailea izan da Toni Cantó, Gabriel Chamé eta Gerardo Vera. Telebistarako lanak ere egin ditu; hala nola, Telemadrideko Living Lavapiés komedia edota Balear Uharteetako Telebista Autonomikoko Pitiüses Resort telesaileko kapitulu batzuk.

Bere lan pertsonalaren kalitatea kontuan harturik, garrantzi handiko sariak eta aintzatespenak jaso ditu. Hartara, Alfredo Sanzolek sei aldiz irabazi du Arte Eszenikoen Max Saria: 2011n Delicadas lanarekin, 2012an Días estupendos ikuskizunarekin, 2013an En la luna muntaketarekin eta 2017an La respiración lanarekin; den-denak, antzerkigilerik onenaren kategorian. 

En La Luna lanagatik Antzezlanik Onenaren Max Saria jaso zuen baita ere 2013an, eta joan den astelehenean seigarren Max Saria lortu zuen, aipatu kategorian, La Ternura lanagatik. Lehiaketa honetan, finalista izan da bost aldiz Eszenako Zuzendaritzarik Onena, Antzerkigilerik Onena eta Antzezlanaren Moldaketa edo Bertsiorik Onenaren kategorietan (azkena Edipo Rey lanagatik, 2016an).

A estos reconocimientos se suma en 2012, por En la luna, el Premio Ceres del Festival de Mérida al Mejor Autor Teatral.

“Zentzu terapeutiko sakona duen komedia biografikotzat” jo duen La respiración izeneko lanagatik Estatuko Literatura Saria irabazi zuen 2017an Literatura Dramatikoaren modalitatean. Sari honen harira, Nafarroako Gobernuaren aintzatespena ere jaso zuen 2018an. Urte berean, La ternura antzezlanagatik, El Culturalek emandako XII. Valle Inclan Antzerki Saria jaso zuen, Espainian dagoen arte eszenikoetako saririk handiena. Jarduera horren osagarri gisa, Sanzolek ikastaroak eta tailerrak eman ditu leku hauetan: La Casa de América, La Casa Encendida, Bogotako Teatro Nacional, Matadero-Madril, Sala Beckett, Térmica, Nafarroako Antzerki Eskola, Egileen Elkarte Nagusia (SGAE) eta Zentro Dramatiko Nazionala. Aparteko aipamena merezi du Erriberriko Antzerki Jaialdiari atxikitako tailerretan izan duen parte-hartzeak, zeinetan Edipo Rey (2015ean) eta La ternura (2017an) izenburuko bere lanak aurkeztu zituen. 2019an ere Erriberrin izango da La valentía deritzon antzezlana taularatzeko.

Berrikitan, Zentro Dramatiko Nazionaleko zuzendari izendatu dute, eta karguaz jabetuko da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bideoak

Alfredo Sanzol Sanz - Spot
27/11/2018

Zerrendara itzuli