es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak Iruņeko Ganbara Abesbatzaren 75. urteurrena ospatuko du azaroko mikroerakusketan

2021/11/09
Nafarroako Artxiboak Iruņeko Ganbara Abesbatzaren 75. urteurrena ospatuko du azaroko mikroerakusketan

Iruņeko Ganbara Abesbatzaren 75. urteurrena betetzen denean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak elkarte hori gogoraraziko du azaroko mikroerakusketan, gordetzen dituen erakundeari buruzko zenbait dokumentu erakutsita. 1946an, 1949an eta 1990ean egindako kontzertuen esku-programen aleak, lehen kontzertuaren prentsa-zatiak, elkartearen estatutuak, Zuzendaritza Batzordearen akta-liburua eta zenbait sari eta aintzatespen erakusten dira.

“Iruņeko Ganbara Abesbatzaren 75. urteurrena (1946)” mikroerakusketa formatu txikiko erakusketa da, sarrera libre eta doakoa, eta Nafarroako Artxiboko beheko galerian egongo da irekita azaroko egun guztietan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Elkartearen sorrera

1946. urtea zen, Luis Morondo maisuak zuzendua eta Iruņeko Orfeoiko kideek osatzen zuten Iruņeko Ganbara Abesbatzak Iruņeko musikaren panorama aberastu zuenean. Hasieran taldea osatzen zuten 14 kideak (6 emakume eta 8 gizon) 1946ko abenduaren 11n jendaurrean aurkeztu ziren lehen aldiz Iruņeko Coliseo Olimpian, Iruņeko Santa Cecilia Orkestrarekin batera emandako kontzertu batekin. Garai hartako prentsak goraipatu egiten du Erakundeak emandako lehen emanaldi hura, zeinean, mikroerakusketa abiatzeko esku-programan ageri den bezala, Liszt, Lassus, Monteverdi, Georges eta Bortniainsky-ren lanak interpretatu ziren.

1970ean, bere musika-jarduera sendotuta, Taldeak, 1964an onartutako Elkarteen Legearen arabera, bere funtzionamendua erregularizatzeari ekin zion. Horretarako, Iruņeko Zapateria kaleko higiezin batean erakundearen egoitza soziala finkatu eta Iruņeko Ganbara Abesbatza izena jarri zuten estatutu batzuk idatzi zituen. Mikroerakusketan erakusten den alean ikus daitekeen moduan, estatutu horiek berak xedatu zuten elkarteak hiru bazkide-mota izango zituela: abeslariak (abesbatzako kideak), babesleak (Elkartea sostengatzen dutenak) eta ohorezkoak (Elkartearen alde emandako zerbitzuen bereizketa gisa izendatuak).

Arrakastak eta aintzatespena

Urteetan zehar, abesbatzak ospe handia lortu zuen Nafarroan, Espainian eta baita atzerrian ere, hainbat sari jasoz. Hain zuzen ere, erakundeak nazioan eta nazioartean ospea duten 14 aintzatespen ditu, besteak beste, Laneko Merituaren Urrezko Domina, Merezimendu Zibilaren Aginduaren Gomendioa, Alfontso X.a Jakitunaren Aginduaren Gomendioa edo 2018an lortutako Vianako Printzea Kulturaren Saria.

Eratu zenetik, Elkarteak musika-jarduera handia garatu zuen eta horren erakusgarri dira Nafarroan eta Nafarroatik kanpo egin dituen emanaldi eta kontzertu ugariak. Hain zuzen, Iruņean aurkeztu eta hilabete gutxi batzuetara, Elkarteak inguruko probintzietako hiriburuetan ere eskaini zituen emanaldiak; hala nola, Logroņon eta Donostian. Hiri horiei Espainiako beste leku batzuk gehituko zitzaizkien hurrengo urteetan.

 Hala ere, hasiera-hasieratik, Elkartea atzerriko herrialdeetan bidaiak eta birak egiten eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen hasi zen. Kanpoko jarduera horrek erakundearen ospea nabarmen handitzen lagundu zuen. Alde horretatik, Mexiko Berriko hiriburu den AEBetako Santa Fe hiriko alkatearen bando ikusgarria erakusten da. Horren bidez, 1991ko martxoaren 11 “Iruņeko Ganbara Abesbatzaren Eguna” izendatu zuen, urte hartako AEBetako biraren barruan erakundeak hiri horretan eskaini zuen kontzertu berezia zela eta. Halaber, Kubako Gobernuko Kultura Ministerioak eta Habanako Antzoki Handiak 1989an Kubako hiriburuan egindako Hispanoamerikako Abesbatza Zikloan parte hartzeagatik Elkarteari eman zioten diploma ere ikusgai jarri da. Dokumentu horrekin amaitzen da erakusketa.

 2019an, Iruņeko Ganbara Abesbatza Elkarteak bere artxiboa dohaintzan eman zion Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian zain zezan, non Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa programaren parte den. Harrezkero, bi erakundeek lan egin dute dokumentu-funtsaren ezagutza, antolaketa eta hedapena sustatzeko. Azken horietako bat 2021eko ekainean izan zen, Iruņeko Ganbara Abesbatzak, Artxiboen Nazioarteko Astea zela eta, kontzertu bat grabatu zuenean Iruņeko Errege Jauregiko kripta protogotikoan, urteurrena ospatzeko. Bideoa Nafarroako Kulturako Youtube kanalean eta www.amaen.es web gunean ikus daiteke, Multimedia/Kontzertuak atalean.

Zerrendara itzuli