es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak Lizarrako Gaiteroen Funts Dokumentala Jasotzen du

2019/04/01
Nafarroako Artxiboak Lizarrako Gaiteroen Funts Dokumentala Jasotzen du

Salvador Martínez eta Juan Carlos Doñabeitia gaita-jotzaileek Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari eman berri diote Lizarrako Gaiteroak Elkartearen funts dokumentala, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan sartzeko. Ekarpena formula mistoaren bitartez egin da; bertan, batetik, dohaintza eta, bestetik, dokumentuak Nafarroako Artxiboan gordetzea jasotzen dira.

Dohaintzan emandako dokumentazioaren barnean, Zaragozako Nafar Etxeko partiturak eta dokumentuak agertzen dira, era askotakoa, zehazki Pablo Sarasate Banda eta Julian Gayarre Orfeoiarenak, Lizarrako Gaiteroen diskografia osatzen duten liburu eta soinu eta ikus-entzunezko erregistroekin batera, eta horiek Nafarroako konpositoreei agindutako formatu digitaleko obrak ere bai. Aginduz egindako eta orain dohaintzan emandako konposizioen artean honako hauek nabarmendu behar dira: Fiesta en Estella (2001), bi gaitarako fantasia sinfonikoa eta Tomás Aragüésen banda, laugarren zatian ezpata-dantza bat duena, edota Lizarrako irudiak (2005) obra, Koldo Pastorrena, Erraldoiak, Los Llanos eta Jurramendiko hegaletan hiru mugimendurekin.

Halaber, nabarmentzeko moduko beste konposizioen artean honako hauek ditugu: Izar (2007), Lizarrako gaita eta J. Vicent Egearen bandarako, ezpata-dantza, arin-arina, jota eta zortzikoa bezalako dantza-aldaerekin, eta Tríptico para Demetrio Romano (2011), Koldo Pastorrena.

Litekeena da interes handieneko dohaintza-zatia Lizarrako Gaiteroen Errepertorioa izatea (1999ko bilduma); bertan, bi bolumenetan, 75 egileren hirurehun konposizio jasotzen dira, horietako asko honako hauek bezalako gaita-jotzaile ospetsuen beste errepertorio batzuetatik hartuak: Moisés Elizaga, Anselmo Elizaga, Manuel Montero, José Pérez de Lazarraga, Evaristo Pérez de Lazarraga, Demetrio Romano edo Julián Romano, eta horrek Lizarrako gaitero-tradizio nabarmenena erakusten du. Dohaintzan emandako errepertorioan, baita ere, Anselmo Elizagaren (1912) dultzaina-metodoaren piezak ez ezik, Bonifacio Lascuráin eta de Miguel Martínez de Lezearen (1928) bildumak ere agertzen dira.

Bestalde, gordailu-eran emandako dokumentazioan, hogeita hamar koaderno eta hamabi partitura daude, José Pérez de Lazarragaren errepertoriokoak, Julián Romanoren partitura orijinala barne, Bariaciones obligadas de dulzaina bi dultzaina eta Demetrio semeak transkribatutako bandarako. Hain zuzen ere, 1920 eta 1940 urte arteko dantzatzeko pieza herrikoien bilduma da. Era berean, bandarako 799 partitura jasotzen dira, Iglesias Anaien musika-artxibokoak, 1936. urtea baino lehenagokoak. Horrek esan nahi du gaita-jotzaileak baita ere arduratzen zirela jai eta jolaserako ekitaldi ugaritan musika jotzeko, bandak, errondailak edo boskoteak osatuaz. Halaber, gordailu-eran jasotako dokumentazioan agertzen dira prentsako zatiak eta Lizarrako jaien kartela, Romano gaita-jotzaileen familiakoa 1906-1964).

Azterketa eta hedapena

Lizarrako Gaiteroek nahi bezala, dokumentazio hori guztia, Nafarroako Artxiboan tratamendu teknikorako lanak amaitzen diren une beretik, eskuragarri egongo da materiala aztertzeko, hedatzeko eta lantzeko, gaitak, Nafarroako jai-giroaren eta jarduera sozialaren eta kulturalaren testuinguruan, musikaren herri-izaera adierazteko duen garrantziari erreparatuta, kontuan izanik eman berria dela kontzertu-musikaren mailaraino, izen handiko konpositoreei egindako enkarguen bitartez.

Lizarrako Gaiteroen ekarpenaren ondoren beste batzuk etorriko dira, tartean argazki-artxibo garrantzitsua, Nafarroako Artxiboa dohaintza-emaileekin egun lantzen ari dena.

Zerrendara itzuli