es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak Noaingo batailari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu du

2021/10/29
Nafarroako Artxiboak Noaingo batailari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu du
Erakusketaren kartela

1525eko Nafarroako indarkeria eta gatazkak bizitzea”, izeneko erakusketaren harira, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Noaingo batailari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu du azarorako. Erakusketa hura, gaur egun, Artxiboko erakusketa-aretoan dago ikusgai.

Hitzaldi zikloa Areto Nagusian izango da, eta azaroaren 27an, larunbata, Baluarteko Auditorioko Ganbara Aretoan izango den kontzertu batekin amaituko da.

Ekitaldi guztiak sarrera librekoak izanen dira, leku-kopurua osatu arte, eta aldez aurretik sarrerak hartu beharko dira kontzertura joan ahal izateko.

Hitzaldi-zikloa

Lau hitzaldiz osatutako Zikloa Nafarroako Artxiboan eginen da, azaroko lau asteazkenetan.

Lehen hitzaldia azaroaren 3an hasiko da, asteazkenarekin, José Miguel Escribano Páez jaunarekin. José Miguel Pablo de Olavide Unibertsitateko Historia Modernoko irakaslea da eta baita “Escaladas y desescaladas violentas en un reino de Frontera: Navarra en 1521” erakusketaren komisarioa ere.

Azaroaren 10ean, asteazkenean, Alcalá Unibertsitateko Historia Modernoko katedradun den Alfredo Floristán Imízcoz-ek nafar matxinatuei barkamenak emateko politikari buruz hitz egingo du, “Justicia y clemencia. Los perdones reales y la pacificación del reino de Navarra (1513-1524)” izeneko hitzaldian.

Azaroaren 17an, asteazkenarekin, Peio Monteano Sorbet, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko artxiboetako goi mailako teknikariarekin jarraituko du zikloak. Honek Noaingo batailan nafarrek duten posizioari buruz hitz egingo du, “Los navarros en 1521” izeneko hitzaldian.

Programaturiko azken hitzaldia azaroaren 24an izango da, asteazkenarekin, eta Mercedes Galán Lorda Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako katedradunak emango du. Bertan konkistak Nafarroako Zuzenbiderako dituen ondorioak hizpide izango ditu.

Kontzertua, amaiera bikaina

Azkenik, azaroaren 27an, larunbata, eta zikloaren amaiera gisa, “La morte de la ragione. Canciones y danzas cortesanas en torno a 1521” kontzertua izango da Baluarte Auditorioko Ganbara Aretoan Secretvm-en eskutik. Desegindako "Ensemble Durendal"-aren oinordeko gisa, taldea hainbat ziklo eta jaialditan egon da; hala nola, Lizarrako Antzinako Musikaren Astean eta Santanderko Musika Erlijiosoen Zikloan.

Sergio Barcellona, Iñigo Casalí, Paulino García, Sorkunde Idigoras, Jesús Fernández eta Maurizio Piantelli musikariek osatzen dute taldea. Musikari horiek adituak dira, besteak beste,viola da gambak, lauteak eta moko-flautak jotzen.

Kontzerturako hautatutako piezak XVI. mendeko lehen hamarkadetako gorteko errepertorioaren lagin adierazgarriak dira. Josquin Desprez garai hartako konpositore garrantzitsuenetako bat zenez eta bere heriotzaren bosgarren mendeurrena dela eta, lan profano ezagunenetako batzuk interpretatuko dituzte. Juan Vázquez Antonio de Cabezón, Francisco de la Torre, Francesco da Milano, Diego Ortiz eta Garci Sánchez de Badajoz-en obrak ere izango dira egitarauan.

Azaroaren 27ko kontzerturako sarrerak doakoak dira, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko sarrera-postuan asteko egun guztietan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta Baluarteko leihatilan jaso ahal izango dira.

Jarduera-programaren liburuxka

Zerrendara itzuli