es | eu | en | fr

Nafarroako Artxiboak Retablo de figurillas txotxongilo erakusketa inauguratu egiten du

2022/12/04
Nafarroako Artxiboak Retablo de figurillas txotxongilo erakusketa inauguratu egiten du

Ignacio Apezteguía Morentin Vianako Printzea Kultur Erakundeko zuzendari nagusiak “Retablo de Figurillas” erakusketa joan den abenduaren 2an inauguratu zuen. Erakusketa Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa-TOPICekin elkarlanean antolatu da, eta 2019an Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari dohaintzan eman zitzaizkion Faro Bueno familiako txotxongiloen antzerki konpainiaren materialen aukeraketa bat biltzen du.

Ekitaldian ondorengo pertsonak izan dira: Joaquim Llansó, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroko ordezkariak eta Ana Bueno, funtsaren emailea, Faro Bueno familiako beste kide batzuekin batera.

 “Retablo de Figurillas” erakusketa sarrera libreko eta doako erakusketa da, eta Nafarroako Artxiboko beheko galerian urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Funts dokumentala eta erakusketa

Ana Buenok 2019an Faro-Bueno “Retablo de Figurillas” funtsa Nafarroako Gobernuari eman zion, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzeko. Aniztasun handiz osatutako funts hau, Juan Farok eginiko 385 txotxongilo eta material eszenografiko eta baita txotxongiloak eta ekipamenduak eraikitzeko erabilitako hainbat tresna ere gordetzen ditu. Txotxongiloen eta material eszenografikoaren kontserbazio egokia errazteko, Vianako Printzea Erakundearen Kultura Zuzendaritza Nagusiak Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa-TOPICi aldi baterako uzteko erregimen bat ezarri zuen, modu honetan gainera, funtsa ezagun-haratzea erreztuz.

Material honen guztiaren hauta egin ondoren, erakusketa hau TOPICen elkarlanari esker egin da. Erakunde horrek erakusketa 2022ko maiatzaren 14tik irailaren 25era bitartean egin zuen. Erakusketak bere ondarea osatzen duten pieza enblematikoenen aukeraketa bat eskaintzen du. Hainbat hamarkadatan lanean eta antzezpenetan sortutako materiala eta dokumentazioa kontserbatzeari esker, erakusketa honen bidez Juan Farok, Ana Buenok eta Retablo de Figurillas konpainiak egindako lana ezagutu daiteke. Hain zuzen ere, erakusketan bildumako txotxongilo aipagarrienetako batzuk ikusi ahal izango dira, hala nola Doctor Philicus eta multzo eszenikoak, hala nola Petardo de la Abuela, Suite Nº2, Patito Cua-Cua, Retablo de Don Cristóbal, Milagros de Nuestra Señora eta sanferminetako hainbat eszena. Tolosan, orain Iruñean, egin den erakusketa dela eta, Tolosa-TOPIC Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroak, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, “Retablo de Figurillas” katalogoa argitaratu du. Katalogoa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko jendearen arretarako postuetan dago eskuragarri. 

Juan Faro eta Ana Bueno

Juan Faro (Lisboa, 1932 - Iruñea, 2011) Ana Buenorekin (Iruñea, 1930) batera kokatu zen Nafarroan 1970ean. Barañaingo eskolak (bertan bere seme-alabek ikasten zuten) antolatutako jaialdietan hasi zen txotxongiloekin emanaldiak egiten. Pixkanaka, bere emanaldiak aniztuz joan ziren, harik eta 1981ean Faro Bueno familia Nafarroako lehen Jaialdietan Retablo de Figurillas konpainia gisa aurkeztu arte. Nafarroako Foru Aldundiaren kultur hedapenerako hainbat kanpainari esker, taldea Nafarroako herri askotan ezagutzera eman zen. Retablo de Figurillasen jarduerak 1998ra arte jarraitu zuen, desegin zen arte.

Hasieran, konpainiak txotxongilo didaktikoekin lan egin zuen, baina laster zabaldu zuten errepertorioa, Nafarroako kondairak, antzerki klasikoko egokitzapenak, musika-lanak edo Gabonetako autoak antzeztu zituzten. Retablo de Figurillas urte haietako Nafarroako eszena-panoraman izan zuen presentziak eragin handia izan zuen txotxongilo-antzerkiaren hedapenean eta diziplinako profesionalek bultzatutako konpainia zale berrien sorreran. 1982 eta 1990 urteen artean bere emanaldien kopurua ia konpainia profesional batenaren parekoak izan ziren, eta bere lana Nafarroako mugetatik kanpo aurkezteko aukera ere izan zuten, Euskal Herrian, Aragonen, Katalunian, Portugalen eta Frantzian hainbat jardunaldi eta jaialditan parte hartu zuten. Barañaingo eta Iruñeko erakusketekin eta Ana Buenori Bilboko Txirlora Elkarteak emandako X. Mariona Masgrau Saria eman ondoren iritsi ziren aintzatespenak.

Zerrendara itzuli