Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gaur egun erakusketa-aretoan ikusgai dagoen "Rockanrolari. XX. Mendeko Nafar Rocka" erakusketa osatuko duen jarduera ziklo bat programatu du.
Horrela, jardueren programa osagarri honek lau mahai-inguru biltzen ditu, beste horrenbeste proiekzioez aparte, erakusketa egituratzen den lau hamarkadei buruzkoak, 60ko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitartekoak. Saioak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian izango dira, 19:00etan kasu guztietan, eta sarrera librea da lekua bete arte.
Iraileko jarduerak
Zikloa irailaren 12an, osteguna hasiko da John Kellyk aurkeztutako 1982ko The Kelly Family. Searching for the Magic Golden Harp dokumentalaren proiekzioarekin.
Irailaren 17an, asteartea, "Discofilia. La radio musical en los 60" izenburu daraman mahai-ingurua egingo da, non irratiak foru mugetan rockaren zabalkunde masiboan izan zuen funtsezko papera aztertuko den. Hirurogeiko hamarkadan zehar sendotutako telebistarekiko lehiak, irrati-programazioaren bigarren mailan utzi zituen entretenimenduzko edukiak, eta musika-programen garapena nabarmen bultzatu zuen, non popa, rocka eta gazte-kultura eduki bihurtu baitziren berez.
Azkenik, irailaren 24an, asteartean, Marino Goñi egile eta erakusketaren komisarioak aurkeztutako Córtate el pelo dokumentala proiektatuko da. Dokumental honek 60ko hamarkadako Nafarroako rock taldeak bildu eta erakutsiko dizkigu, garai hartako protagonistekin egindako bilketa, ikerketa eta elkarrizketen bidez.
Urriko jarduerak
Programazioak urriaren 1ean, asteartea, jarraituko du, non 70eko hamarkadako rockari buruzko mahai-ingurua egingo den, "La difícil pervivencia del rock navarro en los 70" izenburupean.
Urriaren 8an, asteartea, Eriz Zapirainek 2001ean zuzendutako Salda badago dokumentala proiektatuko da, zeinetan 1980tik Euskal Rock Erradikalaren historia errepasatzen duen. Aurkezpenaren arduraduna Marino Goñi izango da.
Egun bat geroago, urriaren 9an, asteazkena, "Los ochenta. El rock navarro detona" izenburupean, hamarkada aldaketan nagusi izan ziren baldintza soziologikoek eragin zuten aldaketa estetiko kapitaleko fenomeno musikala jorratuko du. Gainera, trantsizioa deitutakoaren etorrera, hamarkada honetan zehar Estatuko rockaren zirkuituan bidea ireki zuten musika proiektuak ugaritzeko haztegia izan zen. Aldi berean, Nafarroako ehun bat rock-taldek beren kontzertu eta grabazioak eskaini zituzten, soinu-ekipoen, grabazio-estudioen, diskoetxeen, sustatzaileen, diseinatzaileen eta argazkilari espezializatuen azpiegitura profesionala sortzeko helburuarekin. Horrek guztiak Nafar rockaren garrantzia handitzen lagundu zuen.
Urriaren 14an, astelehena, 2015eko Sonido Pamplona dokumentalaren proiekzioa iritsiko da, zeinarekin 90eko hamarkadaren erdialdean Iruñean sortutako indie eszena txikia erretratatuko den. Beatriz Echeverría zuzendariak aurrera eramango du aurkezpena.
Azkenik, urriaren 15ean, asteartea, "Los 90. Consolidación y diversidad del rock en Navarra" izenburuko mahainguruarekin zikloari amaiera emango zaio, non nafar musika eszenan sartu ziren taldeen aniztasuna eta ugaritzea jorratuko den, rock gogorra, punka, ska, indie eta musika elektronikoa bezalako estilo askotako ordezkariekin, eta gazteleraz gain beste zenbait hizkuntza ere sartuko dira, hala nola euskara eta ingelesa.