Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “Udazken Artximusikala” zikloaren edizio berri bat antolatu du, non hainbat jardueren bidez, erakundeak, “Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa” programaren barruan, zaintzen dituen musika-funtsen ezagutza bultzatu eta musika zabalduko duen. Jarduerak azaroaren 19an eta 26an eta abenduaren 10ean eginen dira, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bertan.
Azaroaren 19an, asteazkena, 19:00etan, Jesús Echeverría Jaimeren “Recuerdos del dominó azul en forma de obertura: fuentes, análisis y edición crítica de la obra” izeneko hitzaldia egingo da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko erabilera anitzeko aretoan”. Hitzaldian, Emilio Arrietaren (1821-1894) partitura hura aztertuko da, zeina “El Dominó Azul” bere lehen zarzuelatik eratorritako obertura berri bat bezala sortua izan baitzen. Partitura Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetako Huarte funtsaren artxibo-tratamendu prozesuan identifikatua izan zen, eta 2022ko irailean interpretatu eta grabatu zuen Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Jesús Echeverríaren zuzendaritzapean. Grabazioa 2023tik eskuragarri dago Nafar Fonotekan. Jesús Echeverríak partituraren edizio kritikoa egin du, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak laster argitaratuko du, AMAEN bildumako 3. zenbakiarekin. Sarrera librea eta doakoa izanen da leku guztiak bete arte.
Azaroaren 26an, asteazkena, 19:00etan, “La música del Reino. Guillaume de Machaut” izeneko kontzertua emango da. Kontzertua Ensemble Uqbarnagh-eko bi interpretek eskainiko dute, Julieta Viñas (kantua, Erdi Aroko biola eta perkusioak) eta Gloria Aleza (kantua, arku-bihuela, zanfona eta rabel) abeslari eta instrumentistek, eta Mikel Zuza Viniegra historialaria izango da aurkezpena eta testuinguru historikoa aztertuko duena. Kontzertua Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko ekitaldi-aretoan eginen da, “Karlos III.a Nafarroakoa, gobernu onaren erregea (1387-1425)” erakusketari eskainitako erakusketaren esparruan, eta Guillaume de Machaut, Karlos II.a Nafarroakoaren zerbitzura egondako musikagile eta poeta frantses nabarmena, izango du ardatz, zeinari eskaini baitzizkion oraingo honetan interpretatuko diren hainbat obra. Kontzerturako sarrera doakoa izango da, kontzertuaren egunean bertan gonbidapena jaso ondoren.
Azkenik, "Udazken Artximusikalaren" jardueren amaiera gisa, abenduaren 10ean, asteazkena, 19:00etan, María Narbona Cárceles Zaragozako Unibertsitateko Zientzia eta Teknika Historiografikoen arloko irakasle titularrak “La actividad musical en la corte de Carlos III el Noble de Navarra” gaiari buruzko hitzaldia emango du. Hitzaldi honetarako sarrera librea eta doakoa izanen da, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko erabilera anitzeko aretoko edukiera bete arte.
"Recuerdos del dominó azul en forma de obertura": lanaren iturriak, analisia eta edizio kritikoa
19/11/2025
Emilio Arrietaren partituraren edizioaren aurkezpena.
Erresumako musika. Guillaume de Machaut
26/11/2025
Kontzertua Guillaume de Machauten obran oinarritzen da. Guillaume frantziar konpositore eta poeta nabarmena izateaz aparte, Karlos II.aren zerbitzura egondako Ars Nova mugimenduaren ordezkari nagusietako bat izan zen, zeinari kontzertuan interpretatuko diren hainbat obra eskaini zizkion. Izan ere, programa musikariaren eta erregearen arteko harreman berezi hori zeharkatzen duten hiru zatitan banatzen da.
Interpretatzaileak:
Ensemble Uqbarnagh
Aurkezpena eta testuinguru historikoa:
La actividad musical en la corte de Carlos III el Noble de Navarra
10/12/2025