es | eu | en | fr

Nola dokumentatu eta artxibatu zure lana?

2021/11/05
Nola dokumentatu eta artxibatu zure lana?
Beñat Urrutia, 2021. ©Eva Guerrero

Zer esan nahi du zure lana artxibatzeak?

Zer gorde behar da eta zer ez? Zein metodologia erabili?

Joan den ekainean egin zen sinposioaren jarraipen gisa, Atalak Sareak, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboarekin (AMAEN) eta Uharte Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, antolatutako topaketa praktiko honek arte eszenikoen eta musikaren dokumentaziora eta artxibora hurbiltzea proposatzen du. Artistei zuzenduta, artistek dokumentuak sortzea du helburu topaketak, eta, zergatik ez, epe luzera, artxibo-funtsak.

Tailerra datorren asteazkenean, urriak 10, izango da, 16:00etatik 19:00etara, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Izen-ematea helbide elektroniko honen bidez egin behar da: atalak@dantzaz.eus.

ATALAK sarea mugaz gaindiko proiektua da, eta Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualde Berriaren babesa jasotzen du.

Zerrendara itzuli