es | eu | en | fr

Soinu-Ondarearen Babesa

2024/09/27
Soinu-Ondarearen Babesa
AudioVideoRestauracion Enpresak emandako irudiak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak fonogramen inguruko jardunaldi tekniko bat antolatu du, hauen babesa, tratamendu teknikoa eta digitalizazioa jorratzeko. Jardunaldi honen helburua, profesionalei, eta soinu-ondarearen kontserbazio optimoan interesa duten pertsonei, soinua finkatzeko dauden euskarrien ezaugarriak hurbiltzea, eta euskarri horietara hurbiltzeko moduari buruz orientatzea da, bai ezaugarri fisikoengatik, bai edukiagatik.

Raquel Pérez Mata AGNko zaharberritzaileak jardunaldia, eta José M. Navia Rey AudioVideoRestauracion Estudios, audio eta bideo-fitxategien digitalizazio profesionalean, bai eta mota guztietako audio eta bideo-euskarriak zaharberritzeko berariazko garbiketa, konponketa eta tratamendu kimikoetan espezializatuta dagoen enpresako zuzendari teknikoari aurkeztuko ditu. Navia Reyren hitzaldia historian zehar sortu diren eta gaur egunera iritsi diren soinuaren euskarri eta formatu mota ezberdinen inguruan arituko da. Halaber, lehen hurbilketa batean soinu-dokumentuen euskarrien egoera orokorra baloratzeko moduaz, euskarri horiek behar bezala kontserbatzeko zer instalazio- eta mantentze-eskakizun diren oinarrizkoak eta zein diren izan ditzaketen arazorik ohikoenak, bai eta horiek identifikatzeko moduaz ere hitz egingo du. Azken horren haritik, erabiltzen diren zaharberritze-teknikak azalduko ditu, bai oinarrizko nozio batzuei dagokienez, bai tratamendu osoagoetarako lehen hurbilketa bati dagokionez. Azkenik, soinuaren digitalizazioaren gaia eta prozesu honetan gomendatutako audio-formatuak jorratuko ditu.

Arratsaldean mahai-inguru bat egingo da, fonograma-bildumak dituzten eta hauen tratamendu teknikoan erreferenteak diren hiru erakundek soinu-dokumentura hurbiltzeko dituzten ikuspegiak azaltzeko. Jaione Landaberea Taberna, ERESBIL - Archivo Vasco de la Música/Musikaren euskal artxiboko Soinu Artxiboaren koordinatzaile teknikoa eta arduraduna, María Jesús López Lorenzo, Espainiako Liburutegi Nazionaleko Musika eta Ikus-entzunezkoen Departamentuko Soinu eta Ikus-entzunezko Dokumentuen Zerbitzuko burua, eta Margarida Ullate i Estanyol, Kataluniako Liburutegiko Unitat de Sonors i Audiovisuals-ko zuzendaria, arduratuko dira beren erakundeetako fonogramekin lan egiteko modua azaltzeaz, beren esperientziatik abiatuta. Iñigo Hernández Fernández de Retana Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko programako artxibozain musikologoak moderatuko ditu esku-hartzeak. Mahai-inguruaren amaieran solasaldi bat irekiko da, eta bertaratutako jendeak parte hartu ahal izango du, galderak eginez edota kasu praktikoen ebazpena proposatzeko.

Jardunaldian izena ematea doakoa da. Parte hartu nahi dutenek posta elektroniko bat bidali beharko dute archivomusica@navarra.es helbide elektronikora, eta bertan izen-abizenak eta telefono-zenbakia adierazi beharko dituzte. Plaza kopurua mugatua da (36) eta izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dira.

Egitaraua

Zerrendara itzuli