es | eu | en | fr

Sorkuntza-prozesuak dokumentatzea Prestakuntza-programa (2. topaketa)

2018/05/07
Sorkuntza-prozesuak dokumentatzea  Prestakuntza-programa (2. topaketa)

Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 16:00etan, prestakuntza programan aurreikusita dagoen bigarren topaketa egingo da, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboak 2018. urterako proposatzen duena, "Sorkuntza-prozesuak dokumentatuz" izenburupean. Bigarren topaketa Nafarroako Dantza Garaikidearen DNAren Jaialdiaren barruan proposatzen da, ikuskizunen jarduera osagarri gisa, "Beste jarduera batzuk - Tailerrak eta hitzaldiak" atalean.

Lan saioko formatua dauka, sormen prozesuetan oinarritutako dokumentazio funtsa eta horien zabalkundea nola sortu jakiteko, arte eszenikoen munduan, batez ere dantza arloan. Bi ataletan garatzea aurreikusten da:

  • Zer da funtsa bat?  Dokumentazioa eta bere erakusketa.

Sarrerako hitzaldia, Bertha Bermúdez-en esku.

Iraupena: ordu bat.

  • Zer dokumentu sortzen ditugu normalean? Nola sortu funts bat?

Parte-hartzaileekin lan saioa, Bertha Bermúdez-ek moderatua.

Iraupena: 2 ordu.

Sarrera librea eta doakoa da.

Zerrendara itzuli