es | eu | en | fr

Urria Artximusicala

2018/10/16
Urria Artximusicala

Bihar asteazkena, urriak 17, 19:00etan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian "Urria Artximusicala" zikloko bigarren saioa izango da. Oraingo honetan, Jesús García Leoz konpositorearen (Erriberri, 1904 – Madril, 1953) sortzaileetariko bat da, bere belaunaldiko artxiboaren funtsa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen dena Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko sailaren barruan, hain zuzen ere.

2 jarduera aurreikusiak daude:

10:30 h. Nafarroako Gobernuak argitaratutako Laura Celaya-ren “Jesús García Leoz, un legado interrumpido (1904-1953)” (Iruñea, 2018) izeneko liburuaren aurkezpena.

19:00 h. Laura Celaya-ren hitzaldia, olitar konpositorearen irudiari buruz. Hitzaldian, J. Garcia Leoz- arparako “Impromptu” obraren interpretazioan parte hartu ahal izango da, Alicia Griffiths Turrillas arpa nafarraren eskutik. "Impromptu", konpositoreak berak Maria Lola Higueras lagunari 1946. urtean oparitu zion partitura argitaratu gabea da, eta iaz Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari dohaintzan eman zion.

Hitzaldia zuzenean emango da Nafarroako Kulturako Youtube kanalaren bitartez.

Laura Celaya Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Jesús García Leoz-en irudiari eta lanari buruzko tesi batekin. 1996an familiak dohaintzan eman ondoren, artxiboan gordetzen den dokumentu-funtsari buruzko ikerketa egin zuen.

2018ko Urria Artximusikalaren egitaraua

Zerrendara itzuli