es | eu | en | fr

Urria Artximusikala Nafarroako Errege Artxibo Nagusira itzuliko da bi hitzaldi eta kontzertu batekin

2019/10/09
Urria Artximusikala Nafarroako Errege Artxibo Nagusira itzuliko da bi hitzaldi eta kontzertu batekin

“Urria Artximusikala”, Kultura eta Kiroleko Departamentuak, Artxibo eta Ondare Dokumentalaren zerbitzuaren bitartez antolatutako zikloa, hilaren 16, 23 eta 30ean itzuliko da Nafarroako Errege Artxibo Nagusira bi hitzaldi eta kontzertu batekin. Musika eta Arte Eszenikoen funts musikalak ezagutzera ematea antolatutako ekintzen baita gauzatuko da programa. Hau bere bigarren edizioa da, zikloa aurreko urtean, 2018an martxan jarri baitzen.

Honela, urriaren 16an, asteazkena, antolatutako jarduera dantzara bideratuko da, Bertha Bermúdez Pascual-ek emango duen “La creación que no cesa. Vida, creaciones e impacto de la obra de José Láinez y Concha Martínez” hitzaldiaren bidez.

Bestalde, urriaren 23an, asteazkena, Patricia Rodero Oscoz musikologoak emango duen “Tomás Asiain. Aproximación a su figura a través de su fondo documental” izeneko hitzaldia burutuko da.

Zikloaren barruan aurreikusitako azken ekitaldia urriaren 30ean, asteazkena, izango da; hau da, Iruñeko Konpositore Taldeari eta Jesús Mª Echeverría konpositoreari eskainitako “Artxiboa Musika da” kontzertua egingo da.

Aurretik topaketa bat izango da konpositoreekin. Ondoren, Quinteto Bortzeak Jesús Mª Echeverría-ren Cuatro movimientos para quinteto de viento (2002) interpretatuko du eta Iruñeko Konpositore taldearen El Rapto de Europa (1988) Teresa Catalán-ek, Jaime Berradek, Patxi Larrañagak, Koldo Pastor-ek eta J. Vicent Egea-ak eratutakoa ere bai. Quinteto Bortzea Roberto Casadok (flauta), José Luis Larraburuk (oboea), Jorge Nagorek (klarinetea), Alberto Chacobok (tronpa) eta Moisés Irisarrik (fagota) osatzen dute.

Jarduera guztiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Areto Nagusian burutuko dira arratsaldeko 19:00etan, konpositoreekin egindako topaketa izan ezik 18:00etan izango baita. Gainera, zuzenean jarraitu ahal izango da Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoaren webgunearen "Multimedia / Zuzeneko emanaldiaren"  atalean eta "Nafarroako Kulturaren" Youtube Kanalaren bidez.

Sarrera librea da lekua bete arte. 30ean burutuko den hitzartutako kontzerturako sarrera aldez aurretik jaso beharko da. Sarrerak urriaren 29tik aurrera jasotzeko prest egongo dira Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

José Láinez y Concha Martínez

José Láinez Díez (Donostia, 1941) eta Concha Martínez Nicolás (Donostia, 1943) dantzariak, koreografoak eta dantzako irakasleak dira. Gorputza eta espazioaren arteko harreman esperimental eta probokatzailean oinarritutako ikuspegi berezi baten bitartez, inspirazioaren iturri bihurtu dira dantza garaikideko dantzari eta sortzaileen hainbat belaunaldirentzat.

2017. urtean Vianako Printzearen Kultura Saria jaso zuten. 2018an dohaintzan eman zuten haien funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari.

Tomás Asiain Magaña

Tomás Asiain Magaña (Tutera, 1922-1989) musikari militarra, konpositorea, abesbatza zuzendaria eta banda eta orkestra zuzendaria izan zen. 15 urte zituenetik Tuterako Udal Bandako klarinetea izan zen. 1944an, Madrilgo Udal Bandan requinto lehiaketetarako lehendabiziko postua lortu zuen. Han konposizioa ikasi zuen Ricardo Doradorekin.

Gasteizen, Jacan eta Iruñean destinatua izan zen eta han aritu zen irakasle, konpositore eta banda eta koru desberdinetako zuzendari gisa. 1962an Jacetar Orfeoia sortu zuen.

Armadatik erretiratu ondoren, Tuterara itzuli zen eta bertan "Fernando Remacha" kontserbatorioa eta "Joaquín Gaztambide" abesbatza sustatu zituen. "Tomás Asiain" dokumentu funtsa bere seme-alabek dohaintzan eman zuten Nafarroako Liburutegi Nagusiari 1995ean, non 2017ra arte egon zen. Urte horretan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusira transferituta sartu zen Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoaren zati izatera pasatzeko.

Bideoak

La creación que no cesa. Vida, creaciones e impacto de la obra de José Láinez y Concha Martínez, por Bertha Bermúdez
16/10/2019

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Areto Nagusia

Zerrendara itzuli