es | eu | en | fr

Vicent J. Egea konpositore eta zuzendariak Nafarroako Artxiboari eman dio ondarea

2022/12/14
Vicent J. Egea konpositore eta zuzendariak Nafarroako Artxiboari eman dio ondarea

Vicent J. Egeak, Nafarroan sustrai sakonak dituen Levanteko konpositore eta zuzendariak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari dohaintzan eman dio bere funts pertsonala, non Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko programan sartu den. Programa horretan, Nafarroako dokumentu ondarearen zati gisa, ikerketa- eta hedapen- ekimenen xede izango da.

Vicent J. Egea sorkuntza-jarduera betean dagoela kontuan hartuta, dohaintza emateko aukeratu den formula fasekako artikulazioa izan da. Hala, une honetan, dohaintza musika-ekoizpenaren lagin esanguratsu batean zehaztu da, eta horren inguruan sortu da Vicent J. Egea Funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Funtsa behin eratuta, haren ondarearen gainerako zatia Artxibora iritsiko da ondoz ondoko entregetan, dohaintza-emailearen borondatearen arabera eta haren sorkuntza-jarduera irauten duen bitartean.

Energia orkestraren konposizioan eta zuzendaritzan

Josep Vicent Egea Insa Cocentainan (Alacant) jaio zen 1961ean, baina Konposizioan, Abesbatzen Zuzendaritzan eta Orkestran trebatu zen Donostiako Kontserbatorio Nagusian. Londresko Royal Academy of Music-eko Orkestra Zuzendaritzako “Certificate of Advanced Studies” titulua dauka. Erakunde horretan Espainiako Bankuak eta RAMek berak beka eman zioten. New Yorkeko Manhattan School of Music-eko Orkestra Zuzendaritzan “Special Student” gisa graduatu zen.

Konpositore gisa, besteak beste, ondorengo erakundeen enkarguak jaso ditu: Nafarroako Gobernua (Concerto Grosso, 4 Interpretazio Oniriko); Iruñeko Udala (Los Jueces de los Infiernos, Maldició, Poema Sanférmico – bandarako transkripzioa –, Camino Hermético); Valentziako Generalitatea (Funky Fancy, La Nina Trencada ganbara-opera); Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroa - CDMC (Tronparako Sonata); Espainiako Artista Interpretatzaile edo Exekutatzaileen Elkartea – AIE (Musika eta Sua); Pablo Sarasate Orkestra Fundazioa (Orkestrarako Tregua); Baluarte Auditorioa (Obertura Baluarte); Valentziako Udala (Timanfaya); Alacanteko Diputazioa (Contestania Ibérica); 36·International Horn Symposium-Valentzia 2004 (Notturno für Horn); Institut Valencià de la Música (Fantasia Flamenkoa, Rapsodia Burlata; 2. Harirako kuartetoa); Iruñeko Udal Banda (Reminiscencias, Encierro, Centennial Overture); Autor Fundazioa – Orkesta Sinfonikoen Elkarte Espainola – AEOS (Metastasia); Kultura Ministerioa (Mirabel); Soriako Udala Udazken Musikal Soriano Jaialdirako (Sanjuanero Poema, 1. Sinfonia Nvmancia); edo Iruñeko Orfeoia (Tempus Vernum); Nafarroako Ganbarako Opera: “Don Perlimplín”, bi ekitaldiko opera).

Bere ibilbidean zehar hainbat sari lortu ditu, besteak beste, Tolosako Internazionala (1988), Nafarroako Gobernua (1992, 1998 eta 2001), Leipzigeko Nazioarteko BP (1995) eta Joaquín Turina (1998).

Hainbat lan CDan erregistratuak izan dira, besteak beste, LIM taldearen grabazioa 1993an, eta hainbat musika-argitaletxek beren konposizioak argitaratu dituzte. Era berean, bere sorkuntzak TVEn eta hainbat telebista autonomikotan eman dira, baita estatuko eta nazioarteko hainbat irratitan ere.

Haren musika hainbat orkestrak interpretatu dute: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa, RTVEkoa, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Errege Filarmonia, Koreako KBS Simphony Orchestra, Orquesta Lira Numantina, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Orkestra, Galiziako Orkestra Sinfoniko Gaztea, San Petesburgoko Mariinski Antzokiko Orkestra, ADDA·Sinfonikoa, besteak beste, eta kontinente guztietako musika jaialdietan.

Besteak beste, Orchestra Sinfoniko Abruzzese de L´Aquila, Symphony Orchestra, Londresko Sinfonia de la Royal Academy, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra, Galiziako Filarmonia, Teatro Realeko Orkestra Gaztearen bakarlariak eta Andaluziako Gazte Orkestra zuzendu ditu. 1986az geroztik, Pirinioetako Instrumentu Taldeko zuzendaria da.

1991n, Manhattan Contemporary Ensembleko zuzendari gonbidatu nagusia izan zen. 1992-93 denboraldian, Espainiako Orkestra Nazionalaren zuzendari laguntzailearen eginkizunak bete zituen. Postu hori “Reina Sofía” Musika Goi Eskolako Ikasketa Burutzarekin osatu zuen.

1993an, Finale musika-tresnen taldea sortu zuen, non hainbat estreinaldi eta grabazio egin zituen; besteak beste, Espainiako Egileen Elkarte Nagusiaren Konposizio Sarien XII. eta XIV. edizioetako estreinaldiak, Musika Garaikidearen Egile Fundazioarentzat eta Hedapenerako Zentroarentzat.

Gaur egun, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Bandako eta Orkestra Sinfonikoko irakasle eta zuzendari lanak Iruñeko Udal Bandako zuzendari titularrarekin uztartzen ditu, baita musika- eta orkestra-talde desberdinek gonbidatutako konpositore eta zuzendari lanarekin ere.

Nafarroarentzat utzitako ondarea

Vicent J. Egeak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari dohaintzan emandako hasierako funtsak hainbat dokumentu-tipologia ditu, bost instalazio-unitatetan multzokatuta, haren osaera eta kalitatea identifikatzeko eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak sustatutako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko programarako interesa adierazteko.

Entregatutako dokumentazioaren artean, emaileak konposatutako partituren bilduma nabarmentzen da. Partitura horiek Vicent J. Egeak dedikazio handienarekin landu dituen esparruen erakusgarri dira, hau da, musika sinfonikoa, musika korala eta, batez ere, bandarako musika. Lehen apunte eta zirriborroetatik hasi eta eskuz idatzitako partitura eta argitaratutako lanetaraino aurki daitezke. Bildumak honako titulu hauek biltzen ditu: Sonata para trompa y piano, Piano variaciones, Wonder Brass, L'Atzur, Piccadilly Circus - Un moble més, Pic negre, Catxorro, Sax a sus patronos - 3 de febrero, El camino, Abesbatzentzat Konmposamenaren XVI Lehiaketa - XVI Concurso de Composición para Masas Corales, Premis Ciutat de Reus de Composició per a Corals Infantils, El Camino Campo de Estrellas, Txio txioka, Concurso de Composición Coral Ciudad de La Laguna, Euskal-Herria Kantari, Sant Hipólit (1600-2000), La diablesa, San Fermín, Al meu Agüelo, Añoranzas de fiesta, Vocación musical, Paco Carabassa, Romualdo Pardalet, Encarnita la de Llusián (Catilenes), Celeste amanecer, Als Xafigueiros, Fernandín, El Camino, Quico, Al Afem, Estrella, El peque, Pop 77, Catarsis, El raspall, A seus pares, Almorávides de Murcia, Cantic, Fernandín, [Almogauze] contesta, Beto, Marfil, Cordón-95, Proyecte 80, Himno pensionistas, Le sacre de printemps, Katarsis, Franjo el sahori, Guy's Band, Concierto en Re para piano y orquesta, Vicente y Estrella, Reminiscencias, Timanfaya, Metástasis eta Tregua para orquesta.

Dohaintzan emandako lan guztien artean, Picadilly Circus-en martxa azpimarratu behar da. 1991n Alcoiren Premi Amand Blanquer lortu zuen, moroen eta kristauen martxen eremuan berrikuntza ekarri zuelako, martxetako musika tradizionala jazzaren eta Estatu Batuetako herri-musikaren melodiekin bateratzen baitu.

Dohaintzan sartzen dira, halaber, musikariaren prestakuntza- eta lanbide-jarduerari buruzko dokumentazioa, besteak beste, programazio didaktikoak, esku-programak, instantziak, proiektuak, laguntzak, argitalpenak, sariak eta aintzatespenak, ziurtagiriak, kontabilitatea, korrespondentzia, lehiaketak, prentsa-ebakinak, prestakuntza-materialak, kartelak, ikastaroak, topaketak eta lantegiak.

Dohaintza-hitzarmeneko zehaztapenekin bat etorriz, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, ondarearen kontserbazioa bermatzeko erantzukizunarekin batera, haren hedapena sustatzeko konpromisoa hartu du, bai kultura- eta pedagogia-bitartekotzako jardueren bidez, bai eta ikerketa zientifikoa ere, Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko programaren web orriaren bidez.

Bideoak

Josep Vicent Egea Insa - Spot
31/03/2022

Zerrendara itzuli