es | eu | en | fr

Andrés González-Cobos, Ramón

Andrés González-Cobos, Ramón

Saio-idazlea, pentsalaria eta poeta

Ramón Andrés González-Cobos Iruñean jaio zen 1955eko martxoaren 27an, eta, handik gutxira, Bartzelonara joan zen familiarekin, non bizi izan zen 2017ra arte.

Espainian eta Europako hainbat herrialdetan kantari aritu zen 1974tik 1983ra.

1988an eta 1989an irakurle moduan aritu zen Napolesko Unibertsitatean. Harrezkero, musika- eta literatura-dibulgazioan oinarritutako hainbat argitalpen-proiekturen aholkulari, laguntzaile eta zuzendari izan da. Musika eta literaturari buruzko entseguak eta poesia liburuak idatzi ditu.

Ondorengo sariak jaso zituen: Kordoba-Hiperion Hiria, 1994an; Bartzelona Hiria, 2006an eta bere ibilbide intelektual eta literarioagatik, Vianako Printzea Kulturaren Nazioarteko Saria, 2015ean. Los árboles que nos quedan lanarekin Kritikaren Saria eskuratu zuen 2020an eta Filosofía y consuelo de la música liburuarekin, aldiz, Saiakera Sari Nazionala. 2017az geroztik, Sant Jordiko Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts-eko kide urgazlea da, eta baita Iruñean ospatu zen “Pensar ahora, pensar el mundo / Orain pentsatu, mundua pentsatu” filosofia-zikloaren zuzendaria ere.

Ramón Andresek dohaintza moduan eman zion funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari 2022ko urtarrilean.