IZENBURUA
Ramón Andrés
MUTURREKO DATAK
1960-2020
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
5 kutxa
1 VHS
EKOIZLEA
Ramón Andrés González-Cobos
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Ramón Andrés (Iruñea, 1955eko martxoaren 27a) saio-idazlea, pentsalaria eta poeta da. Gaztea zela, familiarekin Bartzelonara joan zen bizitzera, 2017ra arte.
Abeslari-karrera hasi zuen 1974an, eta 1983ra arte iraun zuen. Erdi Aroko eta Errenazimentuko errepertorioa jo zuen, Espainiako eta Frantziako jaialdietan musika-tresna zaharrak lagun zituela. 1981ean, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak babestuta, kontzertuak eman zituen Paris, Kopenhage, Londres, Munich, Viena eta Napolin, besteak beste. 1983an, musika zaharraren departamentu aitzindari bat sortu zuen Bartzelonako musika eskola batean. Bertan, Bob van Asperen, Robert Clancy eta Hopkinson Smith maisu-maistrak klaseak eman zituzten.
1988an eta 1989an irakurle izan zen Napolesko Unibertsitatean. Harrezkero, musika- eta literatura-dibulgazioan oinarritutako hainbat argitalpen-proiekturen aholkulari, laguntzaile eta zuzendari izan da; Archipiélago: cuadernos de crítica de la cultura-ko kide sortzailea 1987-2009 urteen artean; Paidós argitaletxeko De música bildumaren zuzendaria, 2002. urtetik aurrera eta Goldberg aldizkari zaharreko (2004-2007) argitalpen-kontseiluaren koordinatzailea. Ondorengo aldizkaritan artikuluak argitaratu ditu: Humanitas, Ínsula, Nexus, Pasajes y Revista Musical Catalana, La Vanguardia, El Periódico de Cataluña, El Independiente eta El Mundo bezalako egunkarietan ere. Gaur egun, El País egunkarian kolaboratzen du iritzi-artikuluak argitaratzen.
Gabriel Bocángel, Diego de Torres Villarroel edo Juan Eusebio Nieremberg bezalako egileen editorea izan da. Besteak beste, Dylan Thomas (Bajo el bosque lácteo, 1997), Jean de La Bruyère (Los caracteres, 2004) eta Charles Burney (Un viaje musical por Francia e Italia, 2014) itzuli ditu, besteak beste.
Musikari buruzko ondorengo saiakerak idatzi ditu: Diccionario de instrumentos musicales: desde la Antigüedad a J. S. Bach; Mozart: su vida y su obra; Johann Sebastian Bach: los días, las ideas y los libros; El oyente infinito: reflexiones y sentencias sobre música (de Nietzsche a nuestros días); El mundo en el oído: el nacimiento de la música en la cultura; Diccionario de música, mitología, magia y religión; El luthier de Delft: música, pintura y ciencia en tiempos de Vermeer y Spinoza eta Claudio Monteverdi: 'Lamento della Ninfa'. Honako hauek literaturaren eta saiakeraren esparrukoak dira: Tiempo y caída: temas de la poesía barroca; Historia del suicidio en Occidente, izenburupean zabaldu eta argitaratutako azterketan: Semper dolens: historia del suicidio en Occidente; No sufrir compañía: escritos místicos sobre el silencio (siglos XVI y XVII) eta Pensar y no caer. Olerki-liburuen artean ondorengoak aipatzekoak dira: La línea de las cosas, La amplitud del límite (2000), Poesía reunida y aforismos (2016), non Siempre génesis izeneko bere poema-bilduma eskaintzen duen, eta Los árboles que nos quedan (Hiperión, 2020).
Ondorengo sariak jaso zituen: Kordoba-Hiperion Hiria, 1994an; Bartzelona Hiria, 2006an eta bere ibilbide intelektual eta literarioagatik, Vianako Printzea Kulturaren Nazioarteko Saria, 2015ean. Los árboles que nos quedan lanarekin Kritikaren Saria eskuratu zuen 2020an eta Filosofía y consuelo de la música liburuarekin, aldiz, Saiakera Sari Nazionala. 2017az geroztik, Sant Jordiko Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts-eko kide urgazlea da, eta baita Iruñean ospatu zen “Pensar ahora, pensar el mundo / Orain pentsatu, mundua pentsatu” filosofia-zikloaren zuzendaria ere.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Ramón Andrés-ek dohaintza moduan eman zion funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari 2022ko urtarrilean.
EDUKIA
Ramon Andrés-ek egindako jardueren erakusketa zabala da: musikari-lanetan hasi zen, poeta gisa aritu zen, eta musika-ikertzaile gisa aritu zen. Funtsak bere poesia- eta saiakuntza-liburuen, iturri ikonografikoen eta hainbat argitalpenen apunteak, zirriborroak eta lehen bertsioak ditu. Bere gutunetan beste musikari, poeta eta idazleekiko harremanak islatzen dira.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
ARGITALPEN NOTAK
- Caminos de intemperie, Bartzelona, Galaxia Gutenberg, 2022.
- Filosofía y consuelo de la música, Bartzelona, Acantilado, 2020 (2ª).
- Los árboles que nos quedan, Madril, Hiperión, 2020.
- Claudio Monteverdi. Lamento della Ninfa, Bartzelona, Acantilado, 2017.
- Pensar y no caer, Bartzelona, Acantilado, 2016 (2ª).
- Poesía reunida [con su nuevo poemario: Siempre génesis] / Aforismos, Bartzelona, Lumen, 2016 (2ª).
- Siempre génesis / Aforismos: Puntos de fuga, Malas raíces, Los extremos, Bartzelona, Lumen, 2016 (2ª).
- Semper dolens. Historia del suicidio en Occidente, Bartzelona, Acantilado, 2015.
- Charles Burney, Viaje musical por Francia e Italia en el siglo XVIII, Bartzelona, Acantilado, 2014.
- El luthier de Delft. Música, pintura y ciencia en tiempos de Vermeer y Spinoza, Bartzelona, Acantilado, 2013 (4ª).
- Jeanne Hersch, Tiempo y música, Bartzelona, Acantilado, 2013.
- Diccionario de música, mitología, magia y religión, Bartzelona, Acantilado, 2012 (2ª).
- Los extremos, Bartzelona, Lumen, 2011.
- Diccionario de instrumentos musicales. Desde la Antigüedad a J. S. Bach. Prólogo de Sir John Eliot Gardiner, Bartzelona, Península, 2009 (4ª).
- El mundo en el oído. El nacimiento de la música en la cultura, Bartzelona, Acantilado, 2008 (4ª).
- Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros, Bartzelona, Acantilado, 2005 (5ª).
- El oyente infinito. Reflexiones y sentencias sobre música (De Nietzsche a nuestros días), Bartzelona, DVD Ediciones, 2007.
- Mozart. Su vida y su obra, Bartzelona, Robinbook, 2006.
- Vladimir Jankélévitch, La música y lo inefable, Bartzelona, Alpha Decay, 2005.
- Jean de La Bruyère, Los caracteres, o Las costumbres de este siglo, Bartzelona, Edhasa, 2004.
- Georges Braque, El día y la noche, Bartzelona, Acantilado, 2001.
- La amplitud del límite, Bartzelona, DVD Ediciones, 2000.
- No sufrir compañía. Escritos místicos sobre el silencio (siglos XVI y XVII), Bartzelona, Acantilado, 2010 (4ª).
- Tiempo y caída. Temas de la poesía barroca, Bartzelona, Sirmio [Quaderns Crema], 1994, 2 vols.
- La línea de las cosas, Madril, Hiperión, 1994.
- Imagen de mudanza, Iruñea, Pamiela, 1987.
- Dylan Thomas, Bajo el bosque lácteo, Bartzelona, DVD Ediciones, 1997 (2ª).
- Arthur Hutchins, Mozart, Bartzelona, Salvat, 1985.
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Saiakera, Musikologia, Musika, Errenazimentua, Barrokoa, Poesia.