es | eu | en | fr

Aramendía Lezaeta, Felipe

Aramendía Lezaeta, Felipe

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F523

IZENBURUA

Felipe Aramendía

MUTURREKO DATAK

1885 (apr.)-1932 (apr.)

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

53 kutxa

EKOIZLEA

Felipe Aramendía Lezaeta

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Felipe Aramendía Lezaeta Lizarran jaio zen 1866ko apirilaren 11n. 1876an, Aramendía Iruñeko “Huarte Hermanos” ikastetxean matrikulatu zen, non hasi zen solfeoa ikasten Gainza maisuarekin eta biolina Estanislao Luna irakaslearekin. 14 urte zituela, Joaquín Mayak zuzendutako “Santa Zezilia” Kontzertu Elkarteko Orkestran sartu zen. 1885ean Madrilgo Errege Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan sartu zen eta bertan Tomás Lostan eta González, Jesús de Monasterio eta Enrique Fernández Arbós irakasleekin ikasi zuen. Ikastetxe horretan bertan harmonia eta konposizio ikasketak ere egin zituen.

1896ko ekainean, Iruñeko Udalak Udal Musika Eskolako irakasle izateko zenbait lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen, eta Aramendíak biolin irakasle izateko merezimenduzko lanpostua lortu zuen.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa 2020an sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian, Pablo Sarasate Kontserbatorioaren transferentzian sartua.

EDUKIA

Felipe Aramendíaren musika-liburutegi osagarrian argitaratutako moldaketek eta partiturek osatzen dute funtsa. Pianorako, ganbera-musikarako, musika eszenikorako eta areto-musikarako errepertorio zabala eskaintzen du.

ANTOLAKETA

Eskuz egindako partiturak azaletik inbentariatu dira, eta formatu normalizatuko kaxa berrietan instalatu egin dira.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Santos Laspiur Abad

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

ARGITALPEN NOTAK

  • Campión Gastón, Jokin. Felipe Aramendía Lezaeta (1866-1942): estudio biográfico y catálogo de las obras de su legado musical. Musikologiako Gradu-Amaierako Lana (argitaratu gabea), Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, 2009.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XIX. mendea, XX. mendea, Bakarlaria eta akonpainamendua, Instrumentala, Ganbera-musika, Musika pedagogikoa, Dantza-musika.