ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F585
IZENBURUA
Ignacio Aranguren
MUTURREKO DATAK
1979-2014
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
15 kutxa
85 CD
666 argazki
15 liburu
EKOIZLEA
Ignacio Aranguren Gallués
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Ignacio Aranguren Gallués (Iruñea 1953) Instituto Navarro Villosladako Antzerki Tailerreko zuzendaria izan zen 1978an sortu zenetik 2013an erretiratu zen arte. Filologia Erromanikoan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, non Espainiako Hizkuntza eta Literaturako katedraduna izan zen Bigarren Hezkuntzan.
1973an ekin zion antzerki-ibilbideari, El Lebrel Blanco-ko aktore, zuzendari-laguntzaile eta antzerki-testuen egokitzaile gisa. 1981etik aurrera, bere prestakuntzarekin hasi zen, arte eszenikoekin lotutako ikastaro askotara joanda; esaterako, egungo antzerkiaren joerak (Cátedra Jovellanos, Gijón, U. de Oviedo); interpretaziorako metodo organikoa (William Layton eta Paca Ojea); antzerki-zuzendaritza (Miguel Narros); commedia dell’arte (Carlo Bosso); antzerki-zuzendaritza (José Carlos Plaza); eszenografia (Francisco Nieva) edo Musika, Plastika eta Drama ikastaroa Salamancako Irakasleentzako Laguntza Zentroan (1999-2000).
Halaber, Youth Arts Summer School-en (Cheshire, Erresuma Batua, 1993) eta Stage de formation et d’echanges – Ecôle et Creation (Centre Regional de Documentation Pedagogique (CRDP) delakoan (Grenoble, Frantzia, 1991) osatu zuen bere formakuntza.
1978an Navarro Villoslada Institutuko Antzerki Tailerra sortu zuen, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek osatua. Bertako zuzendaria izan zen 35 urtez. Denbora horretan, Ignacio Arangurenek bere ikasleekin eszenaratu ditu bai bere lanak bai egile klasikoen testuak, hala nola, Bertold Brecht, Juan Ruiz de Alarcón, Ramón María del Valle Inclán, Antonio Buero Vallejo, Antonio Gala Carlo Goldoni, Enrique Jardiel Poncela, Francisco Quevedo, William Shakespeare, Aristófanes, Miguel Mihura, Arthur Miller, Carlos Arniches, León Tolstoi edo Molière. Haren muntaiak Almagro, Madril, Sagunto, Grenoble, Brusela eta Angleseyko antzokietan irudikatu dira. 2013. urtean, bere agurraren urtean, Antzerki Tailerrak 25 egiten zituen ikasturteko, 8.000 ikusle gazte eta heldu batuz.
Bere irakaskuntza-lanak eta antzerki-jarduerak, antzerki-tailerretik igaro diren 1.000 ikasle baino gehiagorekin eta 800 antzezpen baino gehiago eszenaratuz, aintzatespen publiko nazionala eta nazioartekoa lortu dute.
Arangurenek parte hartu du antzerkiaren pedagogiari buruzko hainbat jardunaldi eta biltzar nazionaletan; hala nola, Avila, Valladolid, Bartzelona, Valentzia, Logroño eta Coruñan. Gainera, aholkulari izan da Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan (CAP) dramatizaziorako (1988), NUPen Antzerki Gela sortzeko eta Gayarre Antzokiko Udal Fundazioan, gazteekin antzerki-proiektuak egiteko. 2013az geroztik, Buero sarien iparraldeko epaimahaiko kide izan da.
Ondorengo sariak jaso egin ditu: “Antxon Elosegi” Haurrentzako Antzerki Saria (1976) Tolosan, Los apuros de Don Jeringa o Vamos a jugar al teatro-rekin “Francisco Giner de los Ríos” Hezkuntza Berriztapeneko Sari Nazionala (1989), Trompolino proiektuarekin (Intercentros Antzerki Tailerra), Hezkuntza Ministerioaren Saria 1989ko Erdi eta Goi Mailako Irakaskuntzako Zentroetako Adierazpen Artistikoko Tailerrei zuzendutakoa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Hezkuntza Esperientzia Berritzaileen Saria (2006, 2007), Buero Sari Nazionala zuzendaritza onenari El diario de Ana Frank (2006) lanarengatik, Hirugarren Sari Nazionala El diario de Ana Frank (2006) eta La posadera (2007) lanengatik, Buero Sari Nazionala (2011) gazteen artean antzerkia zabaltzen egindako ibilbideagatik, Vianako Printzea Kulturaren Saria (2016) edo Juan Mayorga Sari Nazionala bere ibilbideagatik (2019).
Irakaskuntza gida didaktikoak idaztearekin eta ikastaro, hitzaldi eta antzerki tailerretan parte hartzearekin uztartu du. Ñaque edo Caixaescena bezalako aldizkari nazionaletan, eta tokian tokiko beste argitalpen batzuetan ere, hainbat artikulu argitaratu ditu.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Liburu-bildumaren lehen entrega 2020ko otsailean egin zen. Bigarrena, aldiz, gainerako dokumentazioarekin batera, 2021eko irailean.
EDUKIA
Funtsak Ignacio Arangurenek Navarro Villoslada Antzerki Eskolakoaren Lantegian zuzendutako antzerki muntaketei buruzko dokumentazioa biltzen du. Bertan, libretoak, figurinak, eszenografia, esku-programak eta kartelak gorde dira, beste dokumentu batzuen artean. Gainera, antzezlan hauetako askoren grabazioak eta argazkiak ere sartzen dira.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Vicente Galbete Martinicorena
El Lebrel Blanco
Nafarroako Antzerki Eskola
Alfredo Sanzol Sanz
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
ARGITALPEN NOTAK
- Aranguren Gallués, Ignacio. El actor adolescente. Alzira: Algar, 2017.
- Aranguren Gallués, Ignacio. Sentymentalia. Alzira: Algar, 2015.
- Aranguren Gallués, Ignacio. Pícaros, cómicos, clásicos. Alzira: Algar, 2013.
- Aranguren Gallués, Ignacio. Primera vez: suite ADSLencente. Alzira: Algar, 2011.
- Aranguren Gallués, Ignacio; Iriarte Irigoyen, Fermín; Valenciano Plaza, José Luis. Educación artística: plástica, música, dramatización. Iruñea: Nafarroako Gobernua, Argitalpen-funtsa, 2007.
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Antzerkia, Eskola antzerkia, Dramatizazioa, Dramaturgoa, Antzerki-zuzendaria, Gidoilaria.