Konpositorearen hitzetan, “Arravan Fantasia bat da, nire birraitonaren jota aldaera horien garapen sinfonikoko obra bat, jai-izpirituari, izaerari eta jota erritmo nagusiei eutsiz, baita Antonio Jaimek proposatzen dituen doinuei ere”.
Echeverriak harmonia atonal/tonala erabili du bere konposiziorako. Kontrajartze eta talka harmonikoek lausotu egiten dute, neurri handi batean, lanaren tonalitatea. Tonalaren eta atonalaren arteko aurkakotasun horrek ere badu isla lan erritmikoan. Jotaren erritmoa erritmo eta zatiketa erritmikoekin kontrajartzen da non horiek inguratzen duten ezkutatzera iritsiz. Antzeko zerbait gertatzen da Etxeberriak ia osorik aurkezten dituen zenbait herri-doinuekin. Harmonia kontrajarriek eta erritmoaren garapenek melodia horiek kamuflatzen dituzte, entzulearen entzute aktiboa sustatuz. Etxeberriak ondo azaltzen duenez, “azken batean, eta herri-musika oinarri hartuta, musika sinfoniko garaikidera egokitzen saiatu naiz, gaur egungo baliabide eta tresnekin”.
2021eko irailaren 14tik 17ra.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate jaunak sortu zuen 1879an; horrenbestez, jardunean ari den talderik zaharrena da Espainiako orkestren artean. Baluarte Fundazioan integraturik dago, eta nola fundazio hori nagusiki Nafarroako Gobernuak finantzaturiko erakunde bat den, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Foru Erkidegoko orkestra ofiziala da. Bere ehun eta berrogei urteko historian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emanaldiak eskaini ditu Espainiako zein atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi garrantzitsuenetan. Bereziki garrantzitsuak izan dira Parisko Theatre des Champs Elysees eta Theatre du Chatelet antzokietan eskaini dituen kontzertuak, bai eta Universal Music zigiluak Europako auditorio garrantzitsuenetan barrena antolatutako kontzertu bira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate konposatzaile eta biolin-jolearen erreferentziazko interpretea da, eta nazioarteko kritikariek aho batez goraipatu dute Tianwa Yang biolin-jolearekin grabatu zuen Sarasateren integralaren diskoa (Naxos zigilua). Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hainbat grabaketa garrantzitsu egin ditu Antoni Wit (zuzendari titularra 2017-2018 denboraldira arte) maisu poloniarrarekin. NOSak kontzertu-denboraldia aurkezten die urtero Nafarroako biztanleei, besteak beste, Iruñeko Baluarte Auditorioan eta Tuterako Gaztanbide Antzokian. Jarduera sozial eta hezitzailea garatzen du Foru Erkidego osoan.
Jesús Echeverría
Zuzendaria
Erriberrin jaioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikasketa-poltsa bat lortu zuen Julius Kalmarrekin batera Vienako Kontserbatorioan orkestra-zuzendaritza ikasteko. 1987an, Londresko Royal Academy of Music izenekoan sartu zen. Bertan, zuzendari prestakuntza zabaldu zuen Sir Colin Davis, Colin Metters, George Hurst, John Carewe eta Horst Neuman irakasle zituela. Ikasketak amaitu eta gero South Hall Memorial Prize saria lortu zuen Orkestra Zuzendaritzan. Agustin González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco, Javier Darias, Cristobal Halffter eta Mauricio Sotelorekin ikasi zuen konposizioa. Agustin González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco, Javier Darias, Cristobal Halffter eta Mauricio Sotelorekin ikasi zuen konposizioa.
23 urterekin Donostiako Ganbara Orkestra sortu zuen eta Londresen egon zen bitartean The European Sinfonia sortu zuen.
Opera, zarzuela eta musika sinfoniko-korala zuzendu eta grabatu ditu Espainian, Polonian, Japonian, Letonian, Italian eta Suitzan, eta ondorengo taldeak zuzendu ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Letoniako Orkestra Filarmonikoa, Errusiako Orkestra Nazionala eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (azken honen zuzendari elkartua izan da 2015etik 2018ra bitartean).
Ondorengo sariak jaso ditu, besteak beste: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak 1998 eta 1999ko INJUVE Campo de Composición argitalpenean emandako saria, Pablo Sorozábal Konposizioaren Nazioarteko Saria, Cuarteto de Cuerda Nº 2 – Tétares lanarekin, edo Nafarroako Gobernuak emandako musika konposizioaren lehen saria, Ennea III lanarekin. 2000. urtean Sevillako Udalak emandako konposizio musikaleko XVIII. Joaquín Turina saria jaso zuen, Requiem Sine Verbis orkestrarako lanagatik, eta Coplas lanagatik, Ciutat d’Alcoi konposizioko XV. saria.
Gaur egun, analisi-irakaslea da Musikene – Euskal Herriko Goi-mailako Musika Eskolan, eta baita Errioxako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra ere.
Arravan. Fantasía para orquesta
25/04/2022