Gares, 1821 – Madril, 1894
Konpositorea, antzerki-kudeatzailea eta Madrilgo Musika eta Deklamazio Eskolako zuzendaria
Juan Pascual Antonio Emilio Arrieta Corera Garesen jaio zen 1821eko urriaren 20an eta Madrilen hil zen 1894ko otsailaren 11n. XIX. mendeko konpositore garrantzitsuenetako bat da zarzuelaren eta operaren alorrean, El dominó azul, San Franco de Sena edo Marina bezalako arrakastei esker. Madrilgo Musika eta Deklamazio Eskola Nazionaleko zuzendari eta katedradun gisa, lan pedagogiko nabarmena egin zuen, Tomás Bretón edo Ruperto Chapí bezalako musikari talde handiak osatuz.
Antikuario batek hartu zuen funtsa 1989. urtean eta Artxiboan sartu zen 1990ean.