es | eu | en | fr

Arteaga Familia

Arteaga Familia

Mariano Arteaga Villamayor (1886-1958) nafarroako arkitekto ezaguna izan zen eta baita 1925etik 1950era Iruñeko Orfeoiko lehendakaria ere. Mª Rosario Aguirrerekin bi seme-alaba izan zituen: Julián, doktoretza-arkitekturan, pianojolea eta konpositorea, eta Mª Rosario, biolin jolea. Mª Rosario Iruñeko Ursulinas ikastetxean hezi zen eta Iruñeko eta Donostiako kontserbatorioetan ikasi zuen musika. Pariseko Kontserbatorioan bere prestakuntza zabaldu zuen eta, oposizio bidez, biolinista plaza bat lortu zuen Espainiako Irrati Telebistako Orkestra Sinfonikoan.

Mª Rosario Arteagaren iloba eta Mariano Arteagaren biloba den María Luisa Arteaga Gomis-ek dohaintza moduan eman zuen funtsa, 2020. urtean.