IZENBURUA
Arteaga Familia
MUTURREKO DATAK
1900 (gutxi gorabehera)-1970
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
12 kutxa
2 F.ES
10 liburu
EKOIZLEA
Arteaga Familia
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Mariano Arteaga Villamayor (1886-1958) Nafarroako arkitekto ezaguna izan zen eta baita 1925eko urtarrilaren 18tik 1950eko urtarrilaren 30era arte Iruñeko Orfeoiko lehendakaria ere. Mª Rosario Aguirrerekin bi seme-alaba izan zituen: Julián, doktoretza-arkitekturan, pianojolea eta konpositorea, eta Mª Rosario, biolin jolea. Mª Rosario Iruñeko Ursulinas ikastetxean hezi zen eta Iruñeko eta Donostiako kontserbatorioetan ikasi zuen musika. Pariseko Kontserbatorioan bere prestakuntza zabaldu zuen eta, oposizio bidez, biolinista plaza bat lortu zuen Espainiako Irrati Telebistako Orkestra Sinfonikoan.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Mª Rosario Arteagaren iloba eta Mariano Arteagaren biloba den María Luisa Arteaga Gomis-ek dohaintza moduan eman zuen funtsa, 2020. urtean.
EDUKIA
Rosario Arteagak biolin-jotzaile gisa egindako ibilbidean sortutako dokumentazioak, Mariano Arteagaren partituren bildumak eta bien argazki pertsonalak osatzen dute funtsa.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Iruñeko Orfeoia
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN
Radio Televisión Españolaren Artxiboa
ARGITALPEN NOTAK
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Musika instrumentala, Ganbara-musika, Musika korala, Musika korala akonpainamenduarekin, Tekla-musika, Zinema-musika, Musika erlijiosoa, Musika eszenikoa, Bakarlaria(k) eta akonpainamendua, Ahotsa eta akonpainamendua.