es | eu | en | fr

Artearen Adiskideak

Artearen Adiskideak

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F506

IZENBURUA

Artearen Adiskideak

MUTURREKO DATAK

1923-2008

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

33 kutxa

F.ES 1

36 argazki

2 diploma

EKOIZLEA

“Los Amigos del Arte-Artearen Adiskideak” Musika-Elkartea

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

"Artearen Adiskideak" izeneko Musika-Elkartea 1918ko ekainaren 1ean sortu zuen musikari talde batek Iruñean, tartean Paulino eta Santiago Otamendi anaiak, musika sustatzeko asmoz. Musika klasikoko kontzertuak egiten zituzten hainbat espaziotan, Gayarre Antzokian edo Olimpia Antzokian kasu, eta beste alderdi batzuei ere laguntzen zieten, hala nola dantzaldiei eta herri-musikako jaialdiei. Geroztik, Iruñeko herri eta kultur bizitzako gertaera nagusietan presente egon da elkartea, errondaila eta kalejira bidez, jaialdietan eta Sanferminak edo Sampedrada bezalako kultur ekitaldietan. Bere urte gorenetan 80 musikari izatera iritsi zen. Jota-lehiaketak, euskal kanta eta kanta modernoa egiten zituzten.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa 2020ko martxoan sartu zen Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, erakundeak berak dohaintzan eman zuelako.

EDUKIA

Funtsak musika artxibo historikoa, argazkiak, lehiaketa ezberdinetan lortutako sarien diplomak, bere diamantezko ezteiak ospatzeko programa bat eta bere 90. urteurrena ospatzeko argitalpen bat ditu.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Alfredo Lumbreras Urío

Koldo Pastor Arriazu

Manuel Turrillas Ezcurra

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN

"Artearen Adiskideak", erakundeak berak, dokumentu-funtsaren zati bat gordetzen du.

ARGITALPEN NOTAK

  • Los Amigos del Arte. Madril: Movieplay, 1976.
  • Artearen Adiskideak. Rondalla y Coro de los Amigos del Arte. Coslada (Madril): Movieplay, 1977.
  • Artearen Adiskideak. 90 años en imágenes: Los Amigos del Arte, Iruñea 1918-2008. Iruñea, 2008?
  • "Paulino Otamendi” Ganbera orkestra. IX Festival de Música de Pulso y Púa "Ciudad de Pamplona" en directo. Madrid: Universal Music Spain, 2005.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

XX. mendea, XXI. mendea, Musika-elkartea.