es | eu | en | fr

Asiain Magaña, Tomás

Asiain Magaña, Tomás

Tutera, 1922 – 1989

Musikari militarra, konpositorea, koru zuzendaria, banda eta orkestra zuzendaria

Tuteran jaio zen 1922ko ekainaren 28an. Ume zela hasi zen musikan, Luis Gil Lasheras, Tuterako Bandaren zuzendariarekin eta Tomás Jiménez organo-jotzailearekin. 15 urte zituenetik  klarinetista izan zen Udal Bandan. 1944an lehen postua lortu zuen requinto-rako Madrilgo Udal Bandan. Bertan, Ricardo Dorado-rekin konposizioa ikasi zuen.

Gasteizen, Jakan eta Iruñean aritu zen lanean, eta lan handia egin zuen irakasle, konpositore eta hainbat banda eta korotako zuzendari gisa. 1962an jacetar Orfeoia sortu zuen. Armadatik erretiratu ondoren Tuterara itzuli zen eta bertan Fernando Remacha Kontserbatorioa eta "Joaquin Gaztambide" abesbatza bultzatu zituen. 1989ko urtarrilaren 21ean hil zen Tuteran.

Funtsa bere seme-alabek eman zioten Nafarroako Liburutegi Nagusiari 1995ean, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen 2017ko abuztuan, transferentzia bidez.