Iruñea, 1924 – 2002
Antzerkiko aktore eta zuzendaria
Eduardo Bayona Baquedano Iruñean jaio zen 1924ko urtarrilaren 5ean, zortzi anai-arrebetatik bosgarrena izanda. Ximénez de Rada Institutuan Batxilergoko ikasle gisa egonda, antzerki-aktore amateur lanetan hasi zen, non 1942 eta 1943 artean, Gayarre Antzokian klasikoen lanak interpretatzen hasi zen. Ondoren, San Lorentzo Parrokiako Zentroko Antzerki Taldeko kide izan zen, zeinetan 1944 eta 1947. urteen arteko Aste Santuan egindako zenbait ikuskizun erlijiosotan Jesukristo interpretatzera iritsi zen.
1949-1950. ikasturtean Deklamazio Titulua lortu zuen Madrilgo Real Conservatorio de Música y Declamación delakoan. Aktore eta zuzendari gisa sartu zen Cunas erakundean, Aita Carmelok egokitu edo idatzitako haurrentzako antzerki-lanetan parte hartuz, 1959an hil zen arte.
60ko hamarkadan, Obanosko Misterioa bezalako hainbat antzerki-jarduera eta -emanalditan parte hartzen jarraitu zuen, eta baita zenbait antzerki-taldeen zuzendaritza-lanetan ere. 60ko hamarkadaren amaieran, Oberena Erakundearen Zuzendaritza Batzordean sartu zen, non hainbat urtez egon zen bertan.
70eko hamarkadan, Valentín Redín eta Sagrario Domeñorekin batera, El Lebrel Blanco antzerki taldearen sortzailea izan zen. Zuzendaritza lanak egin eta hainbat muntaketatan aktore gisa parte hartu ondoren, 1979an taldea utzi zuen. 2002ko martxoaren 27an, “Antzerkiaren Nazioarteko Egunean”, zendu zen.
Haren seme-alabek dohaintzan eman zioten funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari 2023ko irailean.