es | eu | en | fr

Beobide Goiburu, José María

Beobide Goiburu, José María

Zumaia, 1882 – Burgos, 1967

Organo-jotzaile eta konpositore

Zumaian jaio zen 1882ko azaroaren 25ean eta Burgosen hil zen 1967ko martxoaren 1ean. Samaniegorekin Iruñean ikasi zuen eta Madrilgo Kontserbatorioan, aldiz, Llanos, Grajal, Fontanilla, Rodoreda eta Bresciarekin. Ekuadorrera bidaiatu zuen 1900ean, non Quitoko Ikastetxean irakasle aritu zen. 1902 eta 1906. urteen artean klaseak eman zituen Quitoko Musika Kontserbatorio Nazionalean. Espainiara itzuli zenean, organo-jole izan zen Barakaldoko Salesiano Ikastetxean, eta geroago Alfontso XII.aren Errege Eskolako irakasle izendatu zuten El Escorialen. 1914an Burgosen finkatu zen. Jesuiten La Merced ikastetxean organo-jole eta kapera-maisu aritu zen eta Karitatearen Etxeko Banda zuzentzera iritsi zen. 1930ean Iruñeko Irakasleen Eskola Normaleko Musika Katedrarako oposizioak irabazi zituen. Hamar urte geroago, Iruñeko Musika Eskolako irakasle izendatu zuten. 1957an, “Pablo Sarasate” kontserbatoriora birmoldatu ondoren, zentroko zuzendariorde izendatu zuten.

Bere lanak hainbat sari jaso zituen; hala nola, 1908ko Sevillako Musika Erlijiosoaren Lehen Biltzarreko Lehen saria, Intermezzo Sinfoniko Kromatikoarekin, edo Musika Sakratuaren Liburutegiko lehiaketan lortutako hiru ahotsetarako Mezako lehen saria.

1932an, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide izendatu zuten. 1940tik aurrera, Zientzia Ikerketen Kontseilu Goreneko “Diego Velázquez” Institutuan laguntzaile aritu zen. 1941ean “Vianako Printzea” Erakundearen Osoko Bilkurako kide izendatu zuten eta 1948an, aldiz, “Fernán González” Erakundeko kide akademiko urgazle.

Funtsa Pablo Sarasate Kontserbatorioak 2020an egindako transferentziatik sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian.