es | eu | en | fr

Campión Jaimebón, Arturo

Campión Jaimebón, Arturo

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F157

IZENBURUA

Arturo Campión. Musika-liburutegia

MUTURREKO DATAK

1880-1936

DESKRIBAPEN MAILA

Funtseko zatiketa

BOLUMENA

2 kutxa

EKOIZLEA

Arturo Campión Jaimebón

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Arturo Campión Jaimebon Iruñean jaio zen 1854ko maiatzaren 7an. Prestakuntza juridikoa zuen eta Iruñeko Udaleko zinegotzia izan zen 1881ean, Gorteetarako diputatua 1893an eta, azkenik, Bizkaiko senataria. Nafarroako Euskarazko Elkargoaren fundatzaileetako bat izan zen, baita Eusko Ikaskuntzaren, Historiari buruzko Azterlanen Institutuaren eta Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen presidentea ere. Horrez gain, euskaltzain osoa eta Historia, Zientzia Moral eta Politikoen eta Espainiako Errege Akademiaren urgazle izan zen. Azterlan filologiko ugari egin zituen, bere alderdi narratiboan eta artikulugile gisa gailendu zen, eta Nafarroako Artxiboan egin zituen ikerketa historikoen emaitza izan ziren bere Euskarianas obrak.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Arturo Campió-en dokumentazioa testamentuaren legatu moduan sartu zen Artxiboan 1937. urtean.

EDUKIA

Funtsa Arturo Campión-ek egindako materialez osatua dago: fitxak, notak, zirriborroak, bere obren originalak, artikuluak, gutunak eta Lau Buru egunkariko administraziorako erreferenteak diren dokumentuak. Bere musika-liburutegia nabarmentzen da non haren nortasun melomanoa erakusten duen eta baita José Antonio de Donostia, Resurrección María de Azkue eta Lizarrako Olazarán aitarekin izandako harremanak ere.

ANTOLAKETA

01. Erreferentziako musika-liburutegia

    01.01. Olgetarako liburutegia

    01.02. Euskal-nafar idazleen liburutegia

02. Hitzaldiak / Kongresuak

03. Esku-programak

04. Hemeroteka. Partitura ebakinak.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian eta Artxibo Irekiaren bitartez.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Katalogoa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Nafarroako Euskara Erakundeko Funtsa, NAO.

Iruñeko Orfeoia

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN

  • José Antonio de Donostiarekin zerikusia duen dokumentazioa: Iruñeko Kaputxinoen Artxibo Probintziala.
  • Resurrección María de Azkuerekin zerikusia dagoen dokumentazioa: Eusko Ikaskuntzako Artxibo Historikoa.

DESKRIBATZAILEAK

Musika erlijiosoa, Musika dramatikoa, Musika Koral Sinfonikoa, Musika tradizionala, Osagarrizko ahotsak.