ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F483
IZENBURUA
Teresa Catalán
MUTURREKO DATAK
XVIII. mendea (gutxi gora behera)-2018
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
3 kutxa
6 karpeta
EKOIZLEA
Teresa Catalán Sánchez
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Iruñean jaio zen 1951ko apirilaren 12an. Bere sorterriko Pablo Sarasate kontserbatorioan pianoa eta konposizioa ikasi zituen Pilar Bayona, Fernando Remacha, Juan Eraso, Luís Morondo eta Luis Tabernarekin. Aurrerago, bere maisutzat dituenekin hainbat gaitan sakonduko du: soziologia eta estetika gaietan Ramón Barcerekin, konposizioan konposizio garaikideko teknikei buruzko ikastaroetan Agustín González Acilu-rekin, eta Franco Donatoni-rekin Seinako Chigiana musika akademian. T. Marco, L. Nono, Sammuel Adler, Yihzak Sadai, George Benjamin, Leo Brower, Guy Reibel eta abarren eskola magistraletan eta ikastaroetan parte hartu zuen. Halaber, Estetika eta Sormen Musikalaren Masterra egin zuen Valentziako Unibertsitatean. Valentziako Unibertsitatean Artearen Filosofian doktoretza egin zuen.
Irakaskuntzaren arloan, Tarazonako kontserbatorioko zuzendaria izan zen, Konposizioko eta Instrumentazioko katedraduna izan zen Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioan, Instrumentaziokoa eta Forma Musikaletakoa eta zuzendariordea Zaragozako Goi Mailako Kontserbatorioan eta Balear Uharteetako Goi Mailako Kontserbatorioko irakasle gonbidatu eta elkartua. Ikastaroak eta konferentziak eman ditu jaialdi, erakunde, unibertsitate eta kontserbatorioetan eta, haien artean, bereziki nabarmentzekoa da Moskuko Tchaikovski kontserbatorioak gonbidatuta emandakoa, baita Europako beste hiri batzuetan, Heidelberg eta Algheron kasu, emandakoak ere.
Sistemas compositivos temperados del siglo XX tratatuaren idazlea da eta Música no tonal: las propuestas de J. Falk y E. Krenek lanaren idazlekidea. Horrez gain, hainbat artikulu eta txosten idatzi ditu eta bere lan ugari estatuko hainbat kontserbatorioren ikasketa-programen parte dira. Cádizko Jaialdiaren Papeles aldizkariaren idazketa-kontseiluaren kide da.
Iruñeako Taldea-Musikagileak taldearen kide fundatzailea da, zeinaren ezaugarri estetiko nagusiak ezagutzen diren formen eta baliabide paratonalen erabilera, musika-tresna tradizionalen erabilera eta tonal/atonal oposizioa gainditzen duten sistema harmonikoak eraikitzeko nahia diren. Halaber, Musikagileak konpositoreen elkartearen kide fundatzailea da.
Veruelako Monasterioaren (Zaragoza) Nazioarteko Jaialdi eta Ikastaroaren zuzendaria izan da eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Kontseiluaren kidea, eta musika-ekitaldi ugari antolatzen parte hartu du. 2007ko urrian, Lucenan (Kordoba) Ramón Barceri egin zitzaion omenaldian, “Sensxperiment” Sormenaren IX. Topaketaren komisarioa izan zen.
2010eko uztailean, Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Kontseiluaren kide izendatua izan zen, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) berak proposatuta. 2015ean, Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren (JAKIUNDE) jakitun oso izendatu zuten.
Sari ugari eskuratu ditu konposizioan (Fernando Remacha, Musikaren Europako Urtea, Konposizio Musikala 1985, Zilarrezko Sabina) eta interpretazioan (Paulino Caballero). Gainera, Espainiako eta nazioarteko erakunde ugariren enkarguak jaso ditu; haien artean, honakoak dira aipatzekoak: Iruñeko Udala, Associazione Amici della Musica de Anghiari, Internationales Festival für neue Musik de Heidelberg (Alemania), Budapesteko Magyar irratia (Hungaria), Europako Musikaren Foroa (Frankfurt), Segoviako Juan de Borbón Jauna fundazioa, San Petersburgoko (Errusia) Espainiako Arratsaldeak Jaialdia, Valentziako Unibertsitatea, Santanderreko Nazioarteko Jaialdia LI. edizioan, Cádizko Espainiako Musikaren IV. Jaialdia, Grupo Tactum eta Musika Garaikidea Jakitera Emateko Zentroa.
2011n Merezimendu Zibilaren Ordenaren Enkomienda jaso zuen.
Bere obren katalogoak ia genero guztiak hartzen ditu, baina ganberakoa eta pianorako obrak nabarmentzen dira bereziki. Halaber, Iruñeko Taldearen lan kolektiboetan parte hartu du, adibidez El rapto de Europa lanean (1987).
Bere konposizioak jaialdirik garrantzitsuenetan eta hainbat lurraldetan programatu dira (Alemania, Italia, Espainia, Frantzia, Argentina, Errusia, AEB, Holanda, Kuba, Errumania, etab.), eta haietako batzuk Espainian eta Hungarian grabatutako diskoetan sartu dira. 2003an, Ars Incognita fundazioak CD monografiko bat editatu zuen haren ganbera-ekoizpenaren zati batekin.
2014an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Denboraldiaren barruan, Donostiako Kursaal entzunaretoan, orkestra sinfonikorako bere balleta estreinatu zen: La danza de la princesa. Valldemossako Jaialdiaren enkargu bat jaso zuen eta, hortik, bere Paráfrasis obra sortu zen, zeina jaialdi horretan estreinatu zen 2015eko abuztuan. XX-XXI. Mendeetako Musikaren 30. Zikloan parte hartu zuen Bartzelonan, pianorako konposizio baten estreinaldiarekin: La Danza del gozo vermell, Diego Fernández Magdaleno pianista ospetsuak jo zuena. Urte horretan bertan, Bere Oiartzuna obra sinfonikoa estreinatu zuen El Puerto de Santa Maríako Pedro Muñoz Seca antzokian, Cádizko Espainiako XIII. Musika Jaialdiaren esparruan eta Kordobako Orkestrak jo zuen.
2016an Cervantes eta Shakespeareren omenez antolatutako " Los espejos del sueño " izeneko piano errezitaldian parte hartu zuen Parisen estreinatu zen Aldonza y Crésida obrarekin, institutuak Miguel de Cervantesen heriotzaren IV. Mendeurrenaren karietara egin zuen omenaldirako. La Habanako Harizko Laukoteak haren Las redes de la memoria obra jo zuen 2016ko Cádizko Musika Jaialdian. Montserrat Figuerasi egindako omenaldian, Valladolideko Unibertsitateak antolatu zuenean eta bertako Kongresuen Jauregian egin zenean, bere Elegía V estreinatu zuen. 2017ko maiatzean, Madrilgo Juan March fundazioan bere De ida y vuelta obra estreinatu zen, Diego Fernández Magdalenok jo zuena.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Teresa Catalán-en dohaintza bi fasetan eginen da. Lehendabizikoan, Nafarroako Artxiboan funtsa ireki izanaren kariaz, emaileak egindako ekoizpenaren lagin adierazgarria bildu da, eta bigarren fasea Catalán-en sorkuntza-jarduera bukatu ondoren eginen da, tarteko dohaintzak egiteko aukera emanez.
EDUKIA
Funtsak bere jardun profesionalarekin lotutako dokumentazioa jasotzen du, besteak beste, prentsa, gutunak eta Irakasle Berezi (Katedra) izateko oposaketen memoria. Halaber, Veruelako Jaialdietako dokumentazioa jasotzen du (1994-2000), baita emailearen musikarekin lotutako bestelako dokumentu batzuk ere, haien artean, Sonatinas obraren partitura (XVIII. mende ingurukoa).
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.
Laugarren artikulua.
Bat. Hildakoaren ohore, intimitate edo irudiaren gaineko babes zibilaren akzioak egikarituko ditu hildakoak berak horretarako bere testamentuan izendatu duenak. Pertsona juridikoa ere izenda daiteke.
Bi. Izendapenik ez badago edo izendatutako pertsona hil bada, babesa eskatzeko legitimazioa izango dute ukitutako pertsonaren ezkontideak, ondorengoek, aurrekoek eta neba-arrebek, baldin eta bizirik badaude, ukitutako pertsona hiltzean.
Hiru. Horiek guztiak ez badaude, Fiskaltzak egikarituko ditu babes-akzioak. Fiskaltzak jardun ahal izango du ofizioz edo pertsona interesdunak hala eskatuta, baldin eta laurogei urte baino gehiago igaro ez badira, ukitua hil zenetik. Epe bera hartuko da kontuan, testamentuan izendatutako pertsona juridikoari dagokionean akzioak egikaritzea.
Lau. Delituaren biktimen eskubideetan bidegabeko esku-sartzerik gertatzen bada, zazpigarren artikuluko zortzigarren atalean aipatzen den moduan, egindako delituarengatik laidotua edo kaltetua gertatzen dena babes-akzioak baliatzeko legitimatua egonen da, kontuan hartu gabe aurreko prozesu penalean akzio penala edo zibila erabili ote duen. Fiskaltza ere legitimatua egonen da edozein kasutan. Heriotza gertatzen bada, aurreko ataletan xedatutakoari jarraituko zaio. (…)
Zazpigarren artikulua.
Lege honen bigarren artikuluko babes-esparruan, bidegabeko esku-sartzeak izango dira:
(…)
Hiru. Pertsona edo familiaren bizitza intimoari buruzko egitateak zabaltzea, egitate horiek eragina dutela pertsona edo familia horren entzute eta izen onean, bai eta gutunen, oroitzapenen edo izaera intimoko beste idazki pertsonal batzuen berri ematea nahiz horiek argitaratzea ere.
Lau. Pertsona edo familiaren datu pribatuak ezagutaraztea, baldin eta datu horiek ezagutu badira datuon berri ematen duen subjektuaren lanbide-jarduera edo jarduera ofiziala dela eta. (…)
Zazpi. Egitateak egoztea edo iritziak agertzea, beste pertsona baten duintasuna edozein modutan urratzen duten ekintza edo adierazpenen bidez, pertsona horren ospeari kalte eginez edo beraren estimuaren aurka eginez. (…)
Zortzigarren artikulua.
Bat. Orokorrean, ez da bidegabeko esku-sartze gisa hartuko agintari eskudunak legearen arabera baimendu edo erabakitako jarduna. Gauza bera gertatuko da, interes historiko, zientifiko edo kultural garrantzitsua nagusitzen denean.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Luis Miguel Alonso Nájera
Iruñeako Taldea Musikagileak / Grupo de Compositores de Pamplona
Iruñeko Ganbara Abesbatza
Iruñeko Orfeoia
Pablo Sarasate Kontserbatorioa
Koldo Pastor Arriazu
DOCUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
BESTE ARTXIBOETAKO DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Musikaren eta Dantzaren Dokumentazio Zentroa
ARGITALPEN NOTAK
Monografiak
- Catalán, Teresa. Música no tonal. Las propuestas de J. Falk y E. Krenek. Valencia: Universidad de Valencia, 2012. (Estética & Crítica; nº 31).
- Catalán, Teresa. Sistemas compositivos temperados en el siglo XX. [Valencia]: Institució Alfons el Magnànium, 2012. (Compendium musicae; nº 3).
Doktoretza tesia
- Catalán, Teresa. El compositor Ramón Barce en la música española del siglo XX. Análisis y edición comentada de sus escritos técnicos, estéticos y sociológicos esenciales. Valencia: Universitat de València, 2005.
Txostenak
- “Organización y distribución territorial de las titulaciones superiores de conservatorio”. En: Congreso de Estudios Vascos (15. 2001. San Sebastián). Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak. Vol. II: Literatura y artes escénicas. San Sebastián: Sociedad de Estudios Vascos, Eusko Ikaskuntza, 2002, p. 719-724.
Artikulu argitalpen kolektiboetan
- “Grande y menuda: Pilar Bayona in honorem”. En: Pilar Bayona: 30 miradas. Zaragoza: Libros del innombrable, 2009.
- “Música somos todos”. En: 15 Compositoras Españolas de Hoy. Valencia: Piles, 2012. (Análisis de la Música Contemporánea).
- “Música y cultura”. En: Conciertos en el aula. Zaragoza: Dirección Provincial de Zaragoza, 1993.
- “Música: tiempo y memoria”. En: Investigar en los dominios de la música. Valencia: Real Academia de Bellas Artes de San Carlos, 2011. (Investigació & documents; nº 14).
Aldizkarietako artikuluak
- “El maestro Agustín González Acilu”. En: Diario de Navarra (Noviembre, 1998).
- “El maestro como necesidad y como paradigma”. En: Cuadernos de Veruela: Anuario de Creación Musical, nº 3 (1999) p. 27-34.
- “El maestro como necesidad y como paradigma”. En: Miscelánea Comillas, nº 58 (2000).
- “El sistema como necesidad en la creación musical”. En: Nassarre: Revista Aragonesa de Musicología, vol. 19 (2003) p. 129-141.
- “Ética y estética musical: una mirada a través de Ramón Barce”. En: Papeles del Festival de Música Española de Cádiz, nº 4 (2009) p. 231-245.
- “Jóvenes y concursos”. En: Ecos Rotarios, nº 15 (Primavera 2000).
- “La maternidad transferida al arte”. En: Papeles del Festival de Música Española de Cádiz, nº 2 (2006) p. 247-256.
- “La música y los niños. Los niños y la música”. En: In-fan-cia, nº 48 (Marzo-Abril 1998).
- “La música y su huella”. En: Tk (Asociación Navarra de Bibliotecarios), nº 25 (2013) p. 161-172.
- “Las mujeres en la música española”. En: Humboldt, nº 118 (1996).
- “Música somos todos”. En: Musiker: Cuadernos de Música, nº 18 (2011) p. 337-348.
- “Presente imperfecto y futuro condicional de los conservatorios: una visión desde el compromiso”. En: MAR: Música de Andalucía en la Red [Revista electrónica], nº 4 (2013). Dirección de Internet: http://mar.ugr.es/pages/proyectomar.
- “Problemas en la transmisión de la composición musical”. En: Música y Educación: Revista Trimestral de Pedagogía Musical, vol. 19, nº 68 (2006) p. 21-32.
- “Ramón Barce y su aportación: el músico pensador”. En: Espacio Sonoro: Revista Trimestral de Música Contemporánea [Revista electrónica], nº 18 (Enero 2009). Dirección de Internet: http://espaciosonoro.tallersonoro.com/.
- “Teresa Catalán: de la vida y otras músicas”. En: Revista Internacional de los Estudios Vascos = Eusko ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, vol. 56, nº 2 (2011) p. 486-518.
Dohaintzaren albistea
DESKRIPTOREAK
Konpositore, Emakumeak musikan, Pedagogia musikala.