es | eu | en | fr

Cervantes Íñigo, José

Cervantes Íñigo, José

Arronitz, 1895 – Iruñea, 1975

Musikaria eta banda-zuzendaria

José Cervantes Saturnino Cervantes eta Raimunda Yñigo senar-emazteen arteko seigarren eta azken semea izan zen.

José Iruñean bizi izan zen 1916. urtetik. Beharbada, bere anaia Silvano zuzendaria zeneko Esploratzaileen bandan parte hartu zuen. 1943ko maiatzean, oposizio bidez, La Pamplonesako zuzendariorde izateko postua lortu zuen. Bertako zuzendariak bere anaia Silvanio Cervantes eta Juan Berruezo ziren.

1947an Juan Berruezok kargua utzi eta gero, José Cervantesek bere gain bitarteko zuzendaritza hartu zuen, baina 1948. urtean, Musika Bandaren Patronatuak eskatuta eta Udalaren Osoko Bilkurak onartu ondoren, kargu horretan jarrai zezala erabaki zen. José Cervantesek La Pamplonesaren zuzendaritzan jardun zuen 1960. urtera arte, urte horretan erretiroa eskatu baitzuen.

La Pamplonesako zuzendari izan zen urteetan hainbat ekitalditan parte hartu zuen, hala nola, 1953an udaletxe berriaren inaugurazioan edo urte berean izandako Etxabakoitz auzoa Iruñean sartzeko ospakizunean.

Erretiroa hartu ondoren jasotako aintzatespenek eta omenaldiek, oso musikari maitatua zela erakusten zuten.

Funtsa Fernando Cervantes semeak eman zuen 2019. urtean